Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarren babesa eskatu du Zaldibar Argituk hondamendiaren urteurrenean

Elkarretaratzeak egin dira Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Plataformak dionez, oraindik asko dago argitzeko. Diru bilketa kanpaina jarri dute martxan.

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/06

Gaur [otsailak 6] betetzen da urtebete Zaldibarko Eitzaga auzoko zabortegia amildu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen biziak beragaz eraman zituenetik, eta urteurren hori gogoan elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dira Etxebarrian, Markina-Xemeinen, Mutrikun bai eta Zallan, Elgetan, Zaldibarren, Eibarren eta Ermuan ere. 12 minutuko elkarretaratze isila egin dute Markina-Xemeingo Goiko Portalean, igaro den hil bakoitzeko minutu bat; 30 minutuz batu dira Olaia taberbareb aurrean etxebarritarrak, eta Goiko Plazan elkartu dira Mutrikun.

Guztietan errepikatu dute orain dela urtebetetik behin eta berriro kalean egon den eskaera: zabortegiaren hondamendiaren inguruko gertaera guztiak argitzea. Izan ere, hamabi hilabete igaro diren arren, oraindik “gauza asko argitzeko” daudela azpimarratu du Zaldibar Argitu! herri plataformak. “Gutxienetik hasita, oraindik ofizialki ez du inork adierazi zer dela eta jausi zen zabortegia, nahiz eta handik eta hemendik esandakoaren arabera nahiko argi dagoen”.

Joaquin Beltranek oraindik desagertuta jarraitzen duela, eta inork ez duela hondamendiaren erantzukizunik hartu ere nabarmendu dute. “Batak besteari pilota bota eta ez dute ezer argitu”.

Mutrikuko elkarretaratzea.

Epaitegi batek argitu behar duen hainbat kontu dagoen arren, prozesua “oso motel” doala jakitera eman du plataformak. Esaterako, urrian Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartagaz batera akusazio modura jarduteko eskaera egin zuen plataformak, eta aste honetan jaso dute baiezkoa. Bi delitu daude ikertzeko: alde batetik, langileen eta pertsonen kontrako deliturik egin ote den, eta bestetik, ingurumenaren kontrako deliturik ba ote dagoen. Hasiera baten, biak bakarrean batuko zituztela esan bazuten ere, azkenean berdin mantendu da. “Kontu honetan ere nahastea dago. Prozesu judiziala ere ez da oso argia izaten ari, eta oso motel doa gainera”. Plataformak dionez, eskatutako informazio asko falta da, eta aurrera egin ahala tonika berdinean jarraitzen du prozesuak: “urtebete eta gero, azalpen asko falta dira oraindik”.

Etxebarriko elkarretaratzea. Argazkia: Arantza Loiola

Gauzak argitu arte eta beharrean jarraitzeko, herritarren babesa behar dela esan dute, eta kasu honetan gainera, ekarpen ekonomikoa ere bai. Epaiketak gastu batzuk eragingo ditu, hori dela eta, diru bilketa kanpaina bat ipini dute martxan Internet bidez, itsulapikoa.eus atarian, herritarren ekarpenak jasotzeko. Horrez gain, txapak eta maskarak ere saltzen ari dira. Zehaztu dutenez, Euskal Herri osora zabaldu nahi izan dute kanpaina: “hau ez delako inguru honetakoen arazoa bakarrik, edo desagertutako bi beharginen herrietako arazoa bakarrik, arazo sistematiko orokor bat da. Beraz, horri frente egiteko eta gauzak argitzeko, eta berriro gertatu ez dadin, egingo da kanpaina hau”.

Arantxa Tapia eta Josu Erkoreka. Hondamendiaren lehen urteurrenean agerraldia egin dute Arantxa Tapia sailburuak eta Josu Erkoreka Jaurlaritzaren eledunak, eta kanpo auditoriaren txostenaren ondorio batzuen berri eman dute. Adituen txostenak badituztela esan du Tapiak, eta fiskaltzaren esku jarri dituztela. Batez ere, zabortegiaren eraikuntzan egiten omen du azpimarra txostenak. Ongi aztertzen ari direla adierazi du sailburuak. Kanpoko auditoria bat ere eskatu zuen Jaurlaritzak, eta Tapiaren arabera, txostenak ondorioztatu du Europak ezarritako baldintzak eta eskakizunak bete zituela Zabortegiak. «Ikuskapenak ere zuzentarauen arabera egin zirela zehazten da», adierazi du sailburuak. Beltranen bila aritu diren guneetan amaitutzat jo dituzte lanak, Erkorekak esan duenez. Hemendik aurrera beste bi eremuetan hasiko dira: B1B eta B1C guneetan. Horietan kamioiak garbitzeko putzua zegoen. Ingurumenari egindako kalteak Verterren ardura direla berretsi du Jaurlaritzak.

Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Markina-Xemeingo elkarretaratzea
Elkarretaratzea Etxebarria
Elkarretaratzea Etxebarria
Mutrikuko elkarretaratzea
Mutrikuko elkarretaratzea

Erlazionatutako edukiaKRONOLOGIA: Zaldibarko Verter Recycling zabortegiko hondamendiaDOKUMENTALA: 'Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena'

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.