Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gune gorrian dauden herrietako ostalaritza establezimenduek zabaldu ahalko dute, auzitegiaren aginduz

EAEko Auzitegi Nagusiak ostalariek jarritako helegitea onartu du. Ez da behin betiko erabakia; auzitegiak esan du denbora gehiago beharko dutela auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko. Jaurlaritzak uste du ostalaritza itxi izanak kutsatze kopuruak murriztea ahalbidetu duela, eta alegazioak aurkeztu ditu.

Aitor Biain (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/09

Gune gorrian dauden udalerrietako ostalaritza establezimenduek zabaltzeko baimena edukiko dute aurrerantzean. Hala erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak, ostalarien elkarteek jarritako helegite baten ondorioz. Auzitegiak hartutako behin behineko erabakia gaur [otsailak 9] arratsaldetik aurrera dago indarrean.

Berriz irekitzeko aukera ezarri arren, Jaurlaritzak onartutako dekretuak indarrean jarraitzen du. Beraz, zabaltzeko eskubidea badaukate ere, hainbat neurri bete beharko dituzte: hala nola 20:00etan ixtea, edukiera erdira murriztea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak bermatzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea eta barran ezin kontsumitzea.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek aurreko astean jarri zuten Jaurlaritzaren aginduaren aurkako helegitea, iritzita «neurrigabea» dela gune gorrian dauden udalerrietako ostatuak ixteko agindua. Eta salatu zuten azken asteetan izan diren kutsatzeen jatorria ez dagoela tabernetan, “Gabonetako topaketen ondorio direla baizik”. Hori salatzeko, auzitara jo zuten, eta eskatu dute behin betiko erabakia hartu bitartean agindua bertan behera uzteko. 

EAEko Auzitegi Nagusiak gaur [otsailak 9] aztertu du auzia, eta erabaki du ostalariek eskatutako behin-behineko neurriak onartzea; ez da behin betiko erabakia, ordea. Izan ere, auzitegiak esan du denbora gehiago beharko duela auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.

Ebazpena aldekoa izanda, ordea, ostalariak beldur dira Eusko Jaurlaritzak «zigor eredugarria» edota «baldintza berriak» ezarriko ote dizkieten. Hala adierazi diete berri agentziei gaur goizean, erabakiaren zain zeudela auzitegiaren aurrean, Bilbon egiten ari diren elkarretaratzean. 

Alegazioak. Eusko Jaurlaritzak uste du, baina, ostalaritza itxi izanak kutsatze kopuruak murriztea ahalbidetu duela, eta atzo [otsailak 8] alegazioak aurkeztu zituen, udalerri horietan ostalaritza ixteko erabakia defendatzeko.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunak ez du balorazio zehatzik egin, baina adierazi du mahai gainean jartzen duela eztabaida indarrean dagoen legediak zenbaterainoko bermea ematen duen erabakitzeko. «Jaurlaritzak hilabete hauetan etengabe eskatu dio Espainiako Gobernuari uztea bere esku egoera honi aurre egiteko. Auzitegiaren epaiak galdera ikur bat handi bat jartzen du horren inguruan, benetan baditugun edo ez behar ditugun tresnak egoera honi erantzuteko»

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.