Joselito aktore ezagunaren etorrerak ikusmin handia eragin zuen Markina-Xemeinen eta Etxebarrian. Beragaz batera aritu ziren dantzan Markina-Xemeingo San Miguel de Arretxinaga dantza taldekoak.
Hemeretzi saritan banatuta, ia 8.000 euro zozkatu ditu Mutrikuko Udalak. Oraindik zotz egindako sarietako baten jabea falta dela iragarri dute.
10:00etan hasiko da azoka, eta zuhaitz eta landareen bost mintegi besterik ez dira egongo aurten. Azokako postuak Zelaiaren goiko aldean jarriko dituzte
EAEko Auzitegi Nagusiak ostalariek jarritako helegitea onartu du. Ez da behin betiko erabakia; auzitegiak esan du denbora gehiago beharko dutela auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko. Jaurlaritzak uste du ostalaritza itxi izanak kutsatze kopuruak murriztea ahalbidetu duela, eta alegazioak aurkeztu ditu.
Lekeitio gune gorritik atera dela eta, Zinemazaleen elkarteak berriro ere proiekzioak antolatzeari ekin dio. Zapatuan, domekan eta astelehenean eskainiko dituzte proiekzioak.
Eskualdeko ikastetxeei eta herritarrei zuzendutako topaketa birtual bana antolatu dute. Izen ematea zabalik dago BPTD Makers-en webgunean.
Egoiliarrak eta goizeko txandako langileak txertatu dituzte Pfizer konpainiak ekoitzitako txertoagaz; denetara 62 lagun txertatu dituzte. Falta diren langileak Galdakao-Usansoloko ospitalean txertatuko dituzte.
Azken orduetan 100 puntu jaitsi da Markina-Xemeingo intzidentzia tasa. Bestalde, azken orduetan 14 kasu gehiago erregistratu dituzte: 7 Lekeition, 5 Ondarroan eta 2 Mutrikun. Ondarroaren eta Mutrikuren intzidentzia tasak zer edo zer igo dira, baina gune laranjan eta horian egoten jarraitzen dute, hurrenez hurren.
'Herriko lau lagunen errelatoa' dokumentala estreinatuko dute Trabainarrua taldearen ekimenez. Mikel Egibarrek gaiarekin lotuta egindako marrazkien erakusketa ere antolatu dute.
Joan den urteko abenduan kaleratu zuen Kresaletik bildumako bigarren lana historialari lekeitiarrak. Bigarren liburuki honetako berritasuna audioak dira.
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarrirako tokiko 163 proiektu babestuko ditu 3,3 milioi eurorekin, tartean Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoarena.