Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Soraya Chavesentzat izan da Mutrikuko 'Herri Botia' zozketako sari nagusia

Hemeretzi saritan banatuta, ia 8.000 euro zozkatu ditu Mutrikuko Udalak. Oraindik zotz egindako sarietako baten jabea falta dela iragarri dute.

Soraya Chaves, Joseba Palenzuelaren eskutik bonuak jasotzen.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/02/09

Mutrikuko Udalak urtarrilaren 8an streaming bidez egin zuen zozketako irabazleei gaur [otsailak 9] banatu dizkiete sariak, udaletxeko aretoan egindako ekitaldi xume batean. Saridunetako batzuk ekitaldian parte hartu dute, eta horien artean egon da Soraya Chaves, sari nagusiaren jabea ere. Kanpainara atxikitu diren saltokietan gastatzeko 3.105 euroko saria (135 euroko 23 bonu) Joseba Palenzuela alkatearen eskutik jaso du.

Santi Iruretagoienak ere alkatearen eskutik jaso du 1.080 euroko (135 euroko 8 bonu) bigarren saria. Beste hainbat zenbaki saridunen jabeek ere eguerdian jaso dituzte dagozkien erosketa bonuak. Alkateak azpimarratu duenez, sarituek urtebeteko epea edukiko dute bonuak erabiltzeko. Amaitzeko, talde argazkia atera dute.

Joseba Palenzuela, erdian, sarituetako batzuekin.

Tokiko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko asmoarekin antolatu zuen udalak  Herri Botia Gabonetako kanpaina berezia. Hemeretzi saritan banatuta, ia 8.000 euro zozkatu dituzte. Irabazleek euren zenbaki sarituekin agertzeko denbora agortu ondoren, zenbaki saritu guztiak ez direla agertu adierazi dute. Zenbait sari ordezko zenbakientzat ere izan direla esan dute, baina oraindik zotz egindako sarietako baten jabea falta dela jakinarazi dute; 76.806 zenbakiaren jabea, hain zuzen.

Honakoak dira zozketaren saridunak:

  • Sari nagusia. 3.105 euro (135 euroko 23 bonu): Soraya Chaves.
  • Bigarren saria. 1.080 euro (135 euroko 8 bonu): Santi Iruretagoiena.
  • Hirugarren saria: 540 euroko bi sari (135 euroko 4 bonu): Ainhoa Basurko eta Josefina Uriunebarrenetxea.
  • Laugarren saria: 270 euroko bost sari (135 euroko 2 bonu): Nati Agirregomezkorta, Ana Rosa Landa, Mikel Arrizabalaga, Nerea Iriondo eta Lourdes Ituarte.
  • Bosgarren saria: 135 euroko hamar sari (135 euroko bonu bakarra): Juan Ignacio Aranberri, Olalla Urriolabeitia, Maria Arantzazu Odriozola, Eladio Lopez, Alejandro Barruetabeña, Urtzi Iriondo, Xabier Flores, Ane Miren Andres eta Sabin Flores.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.