Arratoi populazioa kontrolatzeko neurriak hartu dituzte Markina-Xemeinen
Cominser enpresaren zerbitzua kontratatu du udalak; gune zehatz batzuk izan dituzte kontuan batez ere.
Azken aldian arratoi kopurua handitu egin dela-eta arratoi populazioa kontrolatzeko neurriak indartu ditu Markina-Xemeingo Udalak. Jakitera eman dutenez, estoldetan eta herritarrek ikusi dituzten eremuetan areagotu dute garbiketa, batez ere. Besteak beste, Artibai errekan eta inguruan, Azpikoerrotan eta Bekobenta kaleko 10-14 zenbakietan.
Arratoi populazioa kontrolatzeko Cominser enpresaren zerbitzua kontratatu du Udalak. Lanak aldiro egiten direla esan dute, baina udalak indartu egin du haien kontrako tratamendua.