Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ondarroako lonja berria 2023ko urtarrilerako amaituta egotea espero du Jaurlaritzak

Eraikitzen ari diren moduko azpiegitura bat "aspalditik" beharrezkoa zela nabarmendu du Arantxa Tapiak lonjara egindako bisitan. Arrantza sektoreko hainbat ordezkarigaz ere batu da sailburua, Brexit-aren osteko egoera berria zein den partekatzeko.

Anton Golzarri (Ondarroako portuko arduraduna), Eusebio Arantzamendi (Kofradiako presidentea), Zunbeltz Bedialauneta (Ondarroako alkatea) eta Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua), Ondarroako lonja berriko bentalekuan.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/02/12

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Ondarroako lonja berria bisitatu du gaur [otsailak 12]. Lehen faseko lanak amaitu ostean, duela gutxi zerbitzua ematen hasi den instalazio berriaren funtzionamendua ezagutzeko aukera eduki du. Arraina deskargatzeko, sailkatzeko, pisatzeko eta erakusteko gunea hurretik ezagutu ditu, baita benta aretoa ere.

Bisitaren osteko agerraldian azaldu duenez, azpiegitura 2023ko urtarrilean amaituta egotea aurreikusten dute. Hala, lau urteko lanen ostean amaituko dute obra. Azpiegitura berria eraikitzeko obraren lehen faseari 2019ko martxoan eman zioten hasiera, eta egun, bigarren faseko lanekin hasita daude. Lanak Bycam, Gaimaz eta Altuna eta Uria enpresek sortutako Ondarroa Aldi Baterako Enpresa Elkarteari esleitu zizkion Jaurlaritzak eta 16.600.108,28 euroko aurrekontua du kontratuak (BEZ barik).

Alturako eta baxurako enkante motak onartzen dituen punta-puntako sistema informatikoa du bentalekuak. Inguruko portuetan sistema hori duen lehena da

Tapiaren hitzetan Ondarroa arrantza portu “sendo” bat da, “euskal kostaldean salmenta ikuspegitik jarduera handiena daukana”. Eraikitzen ari diren moduko azpiegitura bat “aspalditik” beharrezkoa zela berretsi du, eta egun “errealitatea” bihurtu dela. Horrelako azpiegitura batekin “orain arte planteatu gabeko” beste arrantza jarduera bat ere erakartzeko gai izango direla gaineratu du.

Zerbitzua ematen hasita dagoen eraikinari dagokionez, beheko solairu osoa arrantza jarduerara bideratua dago. “Iparraldeko hegala alturako arrantzatik datorren arraina jaso eta presta dadin antolatu da, eta hegoaldeko hegala, berriz, baxurako arraina sar dadin”.

[Ikusi ARGAZKI GALERIA zuzenean hemen]

Erdialdean ipini duten benta areto berriak, berriz, alturako eta baxurako enkante motak onartzen dituen sistema informatikoa duen bakarra dela azpimarratu du; 111 salmenta puntu digital eta arraina saltzeko punta-puntako software aurreratua ditu, besteak beste. “Sistema berri honek aukera ematen du egindako eskaintza bakoitza erregistratzeko eta arrainen salmenta etiketak egiteko, prozesuak optimizatuz, denborak minimizatuz eta une oro produktuaren trazabilitatea bermatuz”. Orain arte ez bezala, bi salmenta aldi berean egiteko aukera ere ematen duela gaineratu du.

Brexitaren osteko egoera mintzagai. Arrantza sektoreko hainbat ordezkarigaz batzeko aukera ere eduki du sailburuak. Alturako, baxurako eta komertzializatzaileekin egindako batzarrean Brexitaren ondorioak aztertu dituzte, eta Jaurlaritzak hartutako neurriei buruz berba egiteaz gain, egoera berriak arrantza jarduerari kalterik egin ez diezaion egin beharreko urratsei buruz ere jarduteko aukera eduki dute.

Bileran, Jaurlaritzak euskal flotaren kuotak jaisteak datozen bost urteetan izango duen eragina aztertuko duela jakinarazi die sektoreko ordezkariei, baita Erresuma Batuko arrantza flotaren eskaintza handitzeak Europako merkatuan edukiko duen eragina ere. “Jaurlaritzak Espainiako Ministerioari eskatuko dio zehatz-mehatz argitzeko bertoko flotarentzat eragina duten Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko hitzarmenaren ondoriozko erabakiak”.

_DSC7781
_DSC7781
_DSC7787
_DSC7787
_DSC7791
_DSC7791
_DSC7795
_DSC7795
_DSC7808
_DSC7808
_DSC7811
_DSC7811
_DSC7812
_DSC7812
_DSC7820
_DSC7820
_DSC7828
_DSC7828
_DSC7838
_DSC7838
_DSC7840
_DSC7840
_DSC7845
_DSC7845
_DSC7850
_DSC7850
_DSC7851
_DSC7851
_DSC7856
_DSC7856
_DSC7858
_DSC7858
_DSC7861
_DSC7861
_DSC7865
_DSC7865
_DSC7872
_DSC7872
_DSC7876
_DSC7876
_DSC7885
_DSC7885
_DSC7888
_DSC7888
_DSC7890
_DSC7890
_DSC7898
_DSC7898
_DSC7903
_DSC7903
_DSC7904
_DSC7904
_DSC7912
_DSC7912
_DSC7920
_DSC7920
_DSC7922
_DSC7922
_DSC7933
_DSC7933
_DSC7940
_DSC7940
_DSC7950
_DSC7950
_DSC7953
_DSC7953
_DSC7961
_DSC7961
_DSC7967
_DSC7967
_DSC7972
_DSC7972
_DSC7984
_DSC7984
_DSC7989
_DSC7989
_DSC7996
_DSC7996
_DSC7999
_DSC7999
_DSC8003
_DSC8003
_DSC8018
_DSC8018
_DSC8020
_DSC8020
_DSC8028
_DSC8028
_DSC8030
_DSC8030
_DSC8034
_DSC8034
_DSC8048
_DSC8048
_DSC8062
_DSC8062
_DSC8064
_DSC8064
_DSC8069
_DSC8069
_DSC8076
_DSC8076
_DSC8080
_DSC8080
_DSC8084
_DSC8084
_DSC8090
_DSC8090
_DSC8092
_DSC8092
_DSC8105
_DSC8105
_DSC8119
_DSC8119
_DSC8124
_DSC8124
_DSC8137
_DSC8137
_DSC8142
_DSC8142
_DSC8143
_DSC8143
_DSC8148
_DSC8148
_DSC8160
_DSC8160
_DSC8163
_DSC8163
_DSC8176
_DSC8176
_DSC8179
_DSC8179
_DSC8195
_DSC8195

Erlazionatutako edukiaOndarroako kofradiako eraikina botatzen hasi dira

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.