Eraikitzen ari diren moduko azpiegitura bat "aspalditik" beharrezkoa zela nabarmendu du Arantxa Tapiak lonjara egindako bisitan. Arrantza sektoreko hainbat ordezkarigaz ere batu da sailburua, Brexit-aren osteko egoera berria zein den partekatzeko.
Salbuespen batzuk ezarri dituzte herrien itxiera perimetralerako: mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimendu dute aire zabaleko gizarte, ekonomia eta kirol jarduerak egiteko. Astelehenetik hasita, neurriak hogei egunez egongo dira indarrean (gutxienez martxoaren 8ra arte). Labi martxoaren 5ean batuko da berriro, eta orduan egoeraren "ebaluazio sakona" egingo dutela esan dute.
Azken orduetan Ondarroan (6), Gizaburuagan (1), Lekeition (1) eta Mutrikun (1) erregistratu dituzte kasu berriak.