Aritz Guerrerok urrezko domina irabazi du Euskadiko Kick Boxing Txapelketan
Markina-xemeindarrak -69ko kategorian lehiatu du, eta bost borrokaldi irabazita lortu du lehen postua.
Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko Aritz Guerrerok urrezko domina irabazi du asteburuan Bilbon jokatu den Euskatiko Kick Boxing Txapelketan. Markina-xemeindarrak -69ko kategorian lehiatu zuen, eta bost borrokaldi irabazita geratu da txapeldun. Txapelketa berean Elkar Sport gimnasioko Santiago Villalba borrokalariak ere lehiatu zuen, eta bigarren postuan geratu zen.