Aulestiar bat hil da Elgoibarren gertatutako moto istripuan
Istripua 08:50ean gertatu da Gi-2634 errepidean, Azkarate gainean, Azkoitiako noranzkoan. Segurtasun sailak jakitera eman duenez motorra errepidetik atera da, eta 30 urteko aulestiarra (Aitor Esteban Artaetxebarria) momentuan bertan hil da, jausterakoan egin dituen zauriengatik. “Istripuan ez da beste ibilgailurik egon”. Larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu egin badira ere, ezer ezin izan dutela egin esan dute. Esteban Aulestiko zinegotzia zen (EAJ alderdiko bigarren zinegotzia zen), eta Azpeitiko tailer batean lan egiten zuen. Aulestiko udal ordezkariek haren senideei euren saminagaz bat egiten dutela agertu die.