Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jeltzaleek diote Mutriku eta Debako udalek ez dutela ezer egin pasealekua Debaraino luzatzeko

Bi herrietako jeltzaleek esan dute proiektua aldundiari eta bereziki Aintzane Oiarbide diputatuari esker gauzatuko dela. "2015era arte Mutrikuko EH Bildu eta Berdeak+Independenteak bidea oztopatzen aritu ziren".

Asier Alkorta
Mutriku
2021/02/15

Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den astean esan zuen urrirako amaituko dutela Mutriku eta Deba lotuko dituen pasealekua. Orain, baina, Mutrikuko eta Debako EAJko kideek esan dute proiektua aldundiari esker gauzatuko dela, ez bi herrietako udalek bultzatu dutelako. “Mutrikuko eta Debako udalek ez dute ezer egin pasealekua Debaraino heltzeko. Ez alkateek ez Debegesak ez dute urrats bat bera ere eman”.

Esan dutenez, Debako Udalean hasiera-hasieratik egon da egitasmo horri bultzada emateko alderdien arteko erabateko adostasuna. “Mutrikukoan, aldiz, zalantza asko eta lehentasunik eza izan ziren 2015era arte”.

Esan dutenez, aurreko agintaldiaren hasieran Mutrikuko Udalak (EAJ zegoen udal gobernuan) aldundiari kostaldeko errepidea hobetzeko eta bidegorria eraikitzeko egindako eskaerak baiezkoa jaso zuenean agerian geratu zen hura zela egitasmoa behingoz gauzatzen hasteko garaia. Jeltzaleen diotenez, orduan oposizioan zeuden bi alderdiei (EH Bildu eta Berdeak+Independenteak) lanak sasoi hartan hasteak ekarriko zituen onurak agertu zizkieten “behin baino gehiagotan”. “Gutxiengoan geundela baliatuz, eta interes orokorraren aurretik alderdi interesak jarriz, bidea oztopatzen aritu ziren eta, tamalez, babesik gabe egitasmoak ezin izan zuen aurrera egin. Aukera paregabea galduta geratu zen”.

Orain, errepidea eta bidegorria amaitu eta urtebete pasa denean, Urazamendik kaleko bizilagunen eta bidegorriaren erabiltzaileen aldetik galdera bat nagusitu dela diote: “Zergatik pasealekua ez da zubiraino eraman?”. Inguru horretan bizi direnak eta paseatzaileak geroz eta trafiko handiagoa jasan eta eremu horretara hurbiltzeko “inolako segurtasunik gabe” ibili behar izaten dutela gaineratu dute. “Hain zuzen ere, inguru horretako segurtasuna bermatzea eta degradatutako eremua zaharberritzea ziren aurreko agintaldian proiektua bultzatzeko arrazoi nagusienak”.

Esker oneko hitzak. Azaldu dute iazko udan errepideak eta bidegorriak izan zuten arrakasta dela eta, aldundiak sortzen ziren arriskuak atzeman eta inguruan segurtasuna bermatzeko landu du proiektua. “Bi herrietako EAJko udal taldeok eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu aldundiari eta bereziki Aintzane Oiarbide diputatuari, Mutrikuko eta Debako herritarren eta bi udal taldeon kezkak aintzat hartuz, beste behin ere gure herritarren onginahia hobetzeko ahaleginean proiektua gauzatzeko benetako konpromisoa erakutsi duelako”.

Erlazionatutako edukiaUrrirako amaituko dute Mutriku eta Deba lotuko dituen pasealekua

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.