Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sestaoko hilketa matxistaren kontrako protestak egin dira Lea-Artibai eta Mutrikun

56 urteko emakume bat hil zuen senarrak barikuan [otsailak 12] Sestaon, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Sestaoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea Markina-Xemeingo Goiko Portalean.
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/15

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 57 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten joan den bariku goizaldean [otsailak 12] Bilboko itsasadarrean, Sestao parean, eta familiari haren heriotzaren berri ematera joan zirenean aurkitu zuten andrearen gorpua etxean, indarkeria zantzuak zituela. Hilketa matxista hori gaitzesteko elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko hainbat herritan, bai eta Lea-Artibain eta Mutrikun ere.

Mugimendu feministek edo udalek egindako deialdiei erantzunez elkartu dira Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunak protestan. Zapatu eguerdian [otsailak 13] irten ziren kalera Aulestin, Lekeition eta Markina-Xemeinen: elkarretaratze isila egin zuten Markina-Xemeingo Goiko Portalean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean ahotsa altzatu behar dela aldarrikatu zuten Lekeitioko Eskolapean, eta nahikoa dela azpimarratu zuten Aulestiko plazan bildutakoek. Zapatu iluntzean egin zuten elkarretaratzea, berriz, Ondarroako Alamedan, eta domeka eguerdian [otsailak 14] egin zituzten salaketak Mutrikun, Etxebarrian eta Munitibarren.

Hilabete ere ez da igaro Aizarnazabalen Aintzane Pujana hil zutenetik, eta aurten Euskal Herrian hil duten bigarren emakumea da sestaoarra. 2003tik indarkeria matxistak 109 emakume hil ditu.

Aulestiko elkarretaratzea. Argazkia: Amaia Onaindia

Lekeitioko protesta.

Etxebarrian egindako elkarretaratzea. Argazkia: Arantza Loiola

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.