Azken orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken 24 orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: bina Lekeition eta Ondarroan eta bat Aulestin. Orokorrean, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira; beheranzko joera mantentzen da. Dena dela, 5.000 biztanletik gorako herrien artean Ondarroa da gune gorriko mugatik gertuen dagoena.
Aulestin ezik, gainerako herri guztietan intzidentzia tasa jaitsi edo bere horretan mantendu da. Izan ere, azken 24 orduetako intzidentzia oso baxua izan da Lea-Artibai eta Mutrikun; 5 kasu gehiago erregistratu dituzte: bina Ondarroan eta Lekeition eta bat Aulestin.
Aulestiko tasa 0 zen atzora arte, baina kasu bat erregistratu dutenez, 149,70eko tasa dauka gaur. Bestelakoa gertatu da Mendexan: 211,86ko tasa edukitzetik 0 tasa edukitzera pasatu da. Eta Ondarroan bi kasu erregistratu badituzte ere, intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da. Dena dela, gaur gaurkoz, Ondarroa da gune gorrian sartzeko mugatik gertuen dagoen Lea-Artibaiko herria (5.000 biztanletik gora dutenen artean).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
- Aulesti: 149,70 (atzo 0 zen tasa)
- Berriatua: 397,77 (=)
- Etxebarria: 402,68 (azken orduetan 130 puntutik gora jaitsi da)
- Gizaburuaga: 500 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 401,27 (=)
- Markina-Xemein: 79,60 (azken orduetan 20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: o (atzo 211,86ko tasa zeukan)
- Munitibar: 218,34 (=)
- Mutriku: 131,73 (azken orduetan 20 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 455,24 (azken orduetan 25 puntu inguru jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)
Joan den asteko datuak. Joan den aste osoan (otsailak 8-14) Lea-Artibai eta Mutrikun 54 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino 9 kasu gehiago. Hemen herriz herri joan den aste osoan atzemandako kasuak:
- Ondarroa: 27
- Lekeitio: 15
- Mutriku: 4
- Markina-Xemein: 3
- Berriatua: 3
- Amoroto: 1
- Gizaburuaga: 1
- Aulesti: 0
- Etxebarria: 0
- Ispaster: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Ziortza-Bolibar: 0