Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %65 birziklagarriak direla ondorioztatu dute

Debabarrena Mankomunitateak ikerketa bat egin du, bi egun konkretutan hondakinak batzeko eskualdean dauden zortzi puntu aztertu dituzte. "Datuek birziklatze ohiturei buruzko gogoeta eragin behar digute", esan dute.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/16

Zehaztu dutenez, urriaren 21ean eta 30ean egin zituzten azterketak eskualdean hondakinak batzeko dauden zortzi puntutan; edukiontzi grisak dira aztertu dituztenak. Eta ondorioztatu dute edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %65 birziklagarriak direla. Hondakin organikoak dira gehien erregistratu dituztenak (%32,6), baina plastikozko ontziak (%8,5), papera eta kartoia (%11,1) eta beira (%3,2) ere atzeman dituzte.

Hondakin organikoei dagokienez, aztertutako 1.977 kilotik 150 kilo (%7,4) elikagaien xahutze gisa identifikatzen diren hondakinak direla argitu dute. “Hau da, haragi eta arrain zatiak, ogia, pasta eta lekaleak”. Bestetik, 493 kilo (%25) elikagaien xahutze gisa katalogatzen ez diren hondakinak izan direla diote: lorategiko hondakinak, hondakin organikoak dituen sukaldeko papera… Horiek guztiak edukiontzi marroira bota beharko liratekeela diote.

Edukiontzi grisetan aztertutako hondakin guztien arten larru eta ehun ez sanitario gisa katalogatutako hondakinak ere aurkitu dituzte. “Horiek edukiontzi zurietara bota behar dira. Gero, planta batera bideratzen dira. Han, berriro erabili ahal direnak aukeratzen dituzte, eskatzen dituztenei bidaltzeko. Adibidez: Caritas, parrokiak, GKEak. Gainerakoak birziklatu egiten dira”.

“Edukiontzi grisera hondakin birziklagarriak botatzen baditugu, horien birziklapena eragozten ari gara eta, ondorioz, ingurumena kaltetzen”

Edukiontzi marroian, horian, urdinean edo berdean sartzeko hondakinak aurkitzeaz gain, garbiguneetara eramatekoak ere aurkitu dituztela esan dute. “Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (%1,1) eta tamaina hnadiko hondakinak (%1,5) ere erregistratu ditugu. Beraz, herritarrei dei egiten diegu horiek garbiguneetara eramateko”.

Debabarrena Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egin du azterketa, eta esan dute datuek biriziklatze ohiturei buruzko gogoeta eragin behar dutela. “Datuek hobetzeko asko daukagula erakusten dute”. Eta azpimarratu dute edukiontzi griseko hondakinak ezin direla birziklatu. “Edukiontzi horretara hondakin birziklagarriak botatzen baditugu, horien birziklapena eragozten ari gara eta, ondorioz, ingurumena kaltetzen”.

Gogorarazi dute 2030erako %70eko gaikako bilketa lortzea dutela helburu, eta nahiz eta iaz %55era iristea lortu zen, %70era heltzeko oraindik bide luzea dagoela egiteko gaineratu dute. “Helburu hori lortzeko ezinbestekoa da herritar guztien inplikazioa eta konpromisoa”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.