Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Lea-Artibai eta Mutrikuko Itaia

A. Mendizabal eta I. Odriozola: "Dinamikarekin gure jardun politikoa garatzeari ekin nahi diogu"

Asistentzia lanei buruzko dinamika bat abiarazi du Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Gaiari buruzko lanketa egiten ari dira Lea-Artibai eta Mutrikuko eremuan.

Alaitz Mendizabal mutrikuarra eta Iratxe Odriozola lekeitiarra, artxiboko irudian. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Itaia.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/17

Duela urte erdi sortu zenuten Lea-Artibaiko eta Mutrikuko Itaia. Zerk bultzatu zintuzten horretara?­
Iratxe Odriozola: Emakume langileon interesak defendatuko dituen talde bat beharrezkoa da, eta are gehiago, krisiak beste kolektibo zapalduei bezala, emakumeok ere bereziki nola kolpatzen gaituen ikusita. Horregatik sortu genuen Lea Artibai eta Mutrikuko Itaia. Beharra, gainera, handituz doa etengabe, pandemia testuinguru barruan aplikatzen diren neurriek zuzenean eragiten digute eta ez bagara egoerari buelta emateko antolatzen, gure kontura erabakiak hartzen jarraituko dute.

Zer nolako garrantzia du klase ikuspegiak emakumearen askapenean?
Alaitz Mendizabal: Uste dugu klase banaketak ardazten duela gizartea, eta beraz, emakume izatea ere klase sozialaren arabera modu batekoa edo bestekoa dela diogu. Genero zapalkuntzak funtzio garrantzitsuak betetzen ditu aberastasuna metatzen jarraitu nahi duen burgesiarentzat; eta, beraz, langileriaren artean subjektu debaluatuak egotea interesatzen zaio: emakume langileak.

Eta horrek, zuen ustez, zer helburu du?
A.M.: Genero zapalkuntzak burgesiaren aberastasuna du helburu eta, beraz, langileriaren dominazioa. Horrenbestez, gure zapaldu kondizioa gainditzeko ezinbestekoa da sistema bere adierazpen guztietan antolatzen duen kapitalismoa gainditzea. Emakume langileok jasaten dugun zapalkuntzarekin amaitzeko, antolakuntza politiko sozialistaren bidea hartzea da gure aukera.

“Historikoki etxeko eremuan aurrera eraman diren zerbitzuen sozializazioa aldarrikatzen dugu, baina ez forma pribatuan, baizik eta estatuaren ardurapean”

Asistentzia lanei buruzko lanketa ere egiten ari zarete.
A.M.: Asistentzia lanei buruz ari garenean, sozialki beharrezkoak diren lanei buruz ari gara (zaintza lanak, etxeko lanak…). Itxuraz emakumeok lan horietatik askatzen ari garenaren sentsazioa badugu ere, oinarrian emakume langileak jarraitzen du asistentzia lanetaz arduratzen. Soldatapeko lana egiten orduak igarotzeaz gain etxekoentzako afaria eta garbiketa lan guztiak egiten ditu emakumeak, edo batzuen kasuan, lan horiek egiteko norbait kontratatzeko gaitasun ekonomikoa izatekotan, emakume langilea izango da lan horiek egitera etorriko dena, gehienetan, migratzailea.
I.O.: Dinamikarekin gure jardun politikoa garatzeari ekin nahi diogu. Batetik, feminizatutako lanetan hobekuntzak bultzatuz eta lan baldintza berdinen aldarrikapenean ardaztuz eta, bestetik, etxeko lanen sozializazioan praktika berritzaileak garatuz, emakume eta gizonen arteko lan banaketa hautsiz.

Egoera horren aurrean zein neurri hartu beharko lirateke?
I.O.: Emakume langileon beharrizanak oinarri harturik, historikoki etxeko eremuan aurrera eraman diren zerbitzuen sozializazioa aldarrikatzen dugu, baina ez forma pribatuan, baizik eta estatuaren ardurapean, zerbitzu unibertsal, doako eta kalitatezkoak eskainiz guztiontzat. Estatuak lan hauek bereganatzeak aukera emango luke emakumea lan horretatik libratzeko eta beharrezko zerbitzu guztiak gizarte osoari doanik eta kalitatez bermatu ahal izateko. Horretan diharduten langileen baldintzak ere bermatu ahalko lirateke. Sistema kapitalistak eta bere gestiorako agentea den estatu burgesak, aldiz, forma hori garatzeko ezintasun estrukturala daukate. Eta horrek, sozialismoak eskaintzen duen marko ekonomiko eta sozial berri baten beharrezkotasuna mahaigaineratzen du.

“Emakume langileon interesen defentsan jarraitzea dagokigu, egoera okerrenetan dauden emakumeen askapenerako borrokan”

Eta horretarako zer lanketa egin duzue?
I.O.: Asistentzia lanei buruzko galdetegiak egiten gabiltza eskualdeko nagusien asistentzia lanen banaketaren analisi bat egiteko, eta horrekin kontzientzia zabaltzeko.

Dinamikari noiz emango diezue amaiera?
I.O.: Martxoko lehen asteburuan tartea izango dugu eskualdeko herri ezberdinetan dinamikari amaiera emateko; egindako galdetegietatik ateratako erantzunak plazaratuko ditugu.

Nola ikusten duzue emakume langileon etorkizuna?
A.M.: Nahikoa ilun. Hainbat emakumek etxeko zenbait funtziotatik askatzeko aukera izan dute, baina horrek ez du inondik inora emakume langileon askapenik ekarri. Are gehiago esango nuke, emakume proletarizatuenen (etorkinen) kalterako izan da; funtzio horiek bete behar dituztenak soladatapeko forman eta baldintza miserableetan izan da. Egoera horri bizi dugun krisia eta horrek dakarren proletarizazio prozesua gehitu behar dizkiogu. Zentzu horretan, emakume langileon interesen defentsan jarraitzea dagokigu, egoera okerrenetan dauden emakumeen askapenerako borrokan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.