Iazko ekainean diagnostikatu zioten Menke-Hennekam sindromea Alain Kortabitarte Bilbao aulestiarrari. Sarritan gaixotasun arraroetan diagnostiko bat lortzea zaila izaten dela dio Bilbaok.
Aktore markina-xemeindarrak ‘Atzerrian lurra garratz’ obra eskainiko du zapatuan [otsailak 20], 19:00etan, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Sarrerak udaletxeko harrerako kutxazainean daude salgai.
Asistentzia lanei buruzko dinamika bat abiarazi du Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Gaiari buruzko lanketa egiten ari dira Lea-Artibai eta Mutrikuko eremuan.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxilotuek 38, 43 eta 45 urte dituzte. Ibiri auzoko Tanger baserrian atzeman zuten marihuana plantazioa.
COVID-19aren ondorioz ostalaritza jasaten ari den egoera arintzea dute helburu laguntzek. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko Udalek eman dituzte laguntzak.
16 urtetik gorakoek eskatu dezakete, beti ere, helbide elektronikoa eta telefono mugikorra badauzkate.
Azken orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Ondarroan, eta 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatuak 50 puntu inguru gora egin ditu; 501eko tasa dauka Ondarroak. Lekeition eta Berriatuan ere kasu bana erregistratu dute, eta horietan ere intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa mantendu edo jaitsi egin da.
Gaia librea da eta, gehienez ere, 100 berbako kontakizunak jasoko dituzte. Parte hartzaileek nahi beste lan bidali ahal izango dituzte.