Irakurketa metodo iraultzaileari buruzko hitzaldia, Ondarroan
Saioa zapatuan [otsailak 27] izango da, eta Prakagorriko zuzendaria izango da hizlaria. Helburua da trebetasun intelektualetan lortzen dituzten eraldaketa eta emaitzak bertoko ikasleen eskura jartzea.
Gorka Aurre Prakagorri Goi Mailako Irakurketan eta garapen intelektualean espezializatutako enpresaren zuzendariak Irakurketa metodo iraultzailea hitzaldia eskainiko du zapatuan [otsailak 27], 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. “Pandemia-egoera abagune bikaina da trebakuntza jasoetan murgiltzeko. Trebetasun intelektualetan lortzen ditugun eraldaketa eta emaitzak bertoko ikasleen eskura jarri nahi ditugu”.
Hitzaldia doan izango bada ere, horretan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute; telefonoz deitu (687 88 48 13) edo posta elektronikoa bidalita (lekturalia@lekturalia.com) izena eman daiteke.
Hemen Gorka Aurrek HITZAn argitaratutako publierreportajean aipatutakoa:
- Zer da Prakagorri? PRAKAGORRI Goi Mailako Irakurketan eta garapen intelektualean espezializatutako enpresa da. Gure LEKTURALIA Metodologiaz, (www.lekturalia.com), irakurtzeko modua errotik eraldatzen dugu, hilero liburu bat irakurtzetik 8-10 liburu irakurtzera igaroz. Irakurketa errotik eraldatu beharko lukete denek. Oso gutxi, txarto, kalitaterik gabe eta ulermen maila urriz irakurtzen da. Irakurketa-ohiturak eraldatzeaz gain, ikas-prozesua eraginkortasunez, etekin jasoz eta era erakargarrian garatzen ere irakasten dugu.
- Zer eskainiko duzue? Goi mailako emaitzak metodologia bikainen jabe izanez bakarrik bermatzen dira. Tailerretan ikasleen gaitasunak neurtuko ditugu. Neurtu gabe ez dago hobetzerik. Tailerretan ikas-prozesua bikaintasunez garatzeko ikasleari xehetasun eta jakingarriak adieraziko zaizkio. Gurasoak ikasturtea gainditzearekin konformatzen dira, eta horrela pentsatzea errakuntza barkaezina da, edozein ikaslek baitu 10eko ikasle izateko gaitasuna.
- Beraz, zein da helburua? Ikasleek euren baitan duten potentzialtasun erraldoiaz jabetzea, ikas-prozesua beste era batera garatzen irakastea, ikasleari bereganako konfiantza osoa berreskuratzen irakastea, motibazio indartsua sortu, autoestimu sendoa baitaratu, eta berezitasunez gaitasun oso jasoko ikasle bihurtzea. Horrela besterik ez baitira ikasleek goi mailan izango eta zoriontsu sentituko.
- Etxean eta ikastetxeetan behar besteko baliabideak ematen zaizkie ikasleei? Ez. Etxean emaitzak bakarrik nahi dira, eta ikastetxean ez da metodologiarik irakasten. Ondorioz, ikaslea larritasunean, ez-gai denaren sinesmenean, nola lortu ez dakien laguntza beharrean, ezinean dabil ikasturte guztian. Gurasoek, egoera horren aurrean, egonezin eta etsipen handia bizi izaten dute. Egoera horiek aurkezten direnean gurasoek, irtenbide-nahian, bakardade hutsean, inork ematen ez dien laguntza beharrean izaten dira, aipatu egoerak bideratzeko gehienetan ahalegin antzua, noraezean ibiliaz, egiten duten bitartean. Heziketak ikasle eta gurasoei egoera oso larriak sorrarazten dizkie.
- Zeintzuk dira eskola porrotaren arrazoi nagusiak? Garrantzitsuena, ikastetxeetan irakatsitako irakurketa metodo erabat zaharkitua, geldoa eta ulermen urrikoa. Ikasle ezgaiak sortzen dituzte. Ondo irakurtzen ez dakienak, ez daki ikasten. Beste batzuk dira ikasketekiko kontzientzia falta, ikas-metodologiarik eta diziplinarik eza, motibazio urria, ikasleak erdietsitako ezgaitasuna barneratu izana, ikas-ohitura xumea, jarraikitasun ahula, autoestimu gutxi…
- Nola lagunduko duzue? Ikastetxeak, ikaslerik gehienak porrot-sentipena izan dezaten diseinatuta daude. Irakurketa jasorako metodologia eta 10eko ikasle izateko baliabideak irakasteaz gain, baloreez jarduten irakasten dugu. Ikasleei mentalitatea eraldatuko diegu barne-arrakasta lortzen irakatsiz, hori barrutik kanpora lortzen baita.
- Nori zuzenduta dago tailerra? Bi saio egingo ditugu martxoaren 6an, 16:00etatik 18:00etara DHB 1 eta 2. mailakoentzat eta 18:30etik 20:30era DBH 3 eta 4. mailakoentzat. Martxoaren 13an ere bi saio egingo ditugu: 16:00etatik 18:00etara Batxilergoko 1go mailakoentzat eta 18:30etik 20:30era bigarren mailakoentzat. Izena eman daiteke lekturalia@lekturalia.com-en edo 687 88 48 13 telefono zenbakira deituta.