Azpimarratu dutenez, azpiegitura ez dute guztiz desmuntatuko. Zubiko lanak 41 astetan burutzea espero dute; 3.519.330,83 euro inbertituko ditu aldundiak.
Saioa zapatuan [otsailak 27] izango da, eta Prakagorriko zuzendaria izango da hizlaria. Helburua da trebetasun intelektualetan lortzen dituzten eraldaketa eta emaitzak bertoko ikasleen eskura jartzea.
Zubiaren zimenduak sendotzeko mikropiloteak ipintzen hasiko dira datorren astean. Lanek dirauten tartean Plaiko Zubitik Itsasaurre Zubira doan tartea itxita egongo da oinezkoentzat.
Ondarrutarra Foruko egoitzan dago, eta han ospatu du urtebetetzea, senideen bisita eta guzti. Iaz, gainera, Egigurenek COVID-19a gainditu zuen. Gaur gaurkoz txertoa hartuta eta immunitatea lortuta dagoela esan dute.
Ortularien elkarteko kideek WhatsApp talde bat sortuko dute, eta horretan daudenek uneoro jakingo dute Lur Berrin ze landare dauden eskuragarri. Lur Berrik, aldiz,
Kasu bakarra Ondarroan erregistratu dute. Intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Azken orduetan mantendu edo behera egin du herri guztietan; herri baten ere ez du gora egin. Aipagarria da Mutrikuko tasa 120 puntu inguru jaitsi izana.