Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurreskoletako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte Lekeition eta Berriatuan

Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailean integratzea eskatzen dute, besteak beste. Eguaztenean amaituko dituzte lanuzteak.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/22

Haurreskolak partzuergoko langileek mobilizazioekin eta greba egunekin jarraitzen dute. LAB, Steilas eta ELA sindikatuek lanuzteak deitu dituzte gaur [otsailak 22], bihar [otsailak 23] eta etzirako [otsailak 24]. Lea-Artibai eta Mutrikuko haurreskolek ere bat egin dute lanuzteekin, baina grebak zentro guztietan ez duela berdin eragingo esan dute. “Gutxieneko zerbitzuak ematera derrigortuta gaude. Zentroetan, gutxienez, bi hezitzaile geratu behar dira. Eskualdeko haurreskola batzuetan bi hezitzaile daude, beraz, ezingo dute lanuzterik egin. Beste batzuetan, ostera, gehiago garenez, txandakatzen joateko aukera edukiko dugu”.

Gaur hiriburuetan elkarretaratzeak burutu dituzte, eta bihar, ostera, hainbat herritan mobilizazioak antolatu dituzte haurreskolako hezitzaile eta familiek. Eskualdean ere batzeko deia egin dute. Lekeition 16:15ean batuko dira Eskolapean. Berriatuan, berriz, herriko plazako kioskoan 16:30ean batzeko hitzordua ipini dute. Dinamikak eguaztenean amaituko dituzte, Lakua inguratuko duen manifestazioarekin.

Sei aldarrikapen nagusi kaleratu nahi dituzte egunotan: Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean integratzea, akordioak “errespetatzea eta betetzea”, lan hitzarmen berria negoziatzen hastea, lanpostuak egonkortzea, Haurreskolak partzuergoko langileei ere Osakidetzak Norbera Babesteko Ekipamenduak ematea eta aurrekontua handitzea.

Hezkuntza Sailaren berririk gabe jarraitzen dutela salatu dute sindikatuek; azkenengo mahai negoziatzailetik bi hilabete igaro badira ere, ez dutela erantzunik jaso esan dute. “Lotsagarria eta erantzukizun politiko eskasa izatea iruditzen zaigu Hezkuntza Saileko arduradunen negoziatzeko borondate eza eta langileon aldarrikapenei horrela muzin egitea. Isiltasun hau negoziazio kolektiboaren kontrako eraso zuzena eta alde sozialaren lana oztopatzeko eta ikusezin bihurtzeko ahalegina dela salatu nahi dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.