Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla adierazi du aldundiak bultzatuta egindako azterketak. Euskara eta gazteleraz gain lau dira jatorri hizkuntza nagusiak Bizkaian: Galegoa, arabiera, tamazight eta errumaniarra.
Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailean integratzea eskatzen dute, besteak beste. Eguaztenean amaituko dituzte lanuzteak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoak hobera egiten jarraitzen du. Azken hiru egunetan bakarrik 5 kasu erregistratu dituzte. Azken asteekin alderatuta, joan den asteburuan erregistratutako kasuak inoizkorik baxuenak izan dira. Lekeitio gune horian sartu da.
Herriko hainbat gunetan pintaketak egin eta edukiontziak erre zituzten ezezagunek. Gertakari horiekin ez daukatela ezelako zerikusirik argitu dute Lekeitioko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Lekeitioko Gazte Asanbladak.
Besteak beste, Lekeition, Ondarroan eta Mutrikun egin dituzte protestak. Lekeitioko eta Ondarroako elkarretaratzeak Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak deituta egin ziren, eta Mutrikuko herriko gazte asanbladak deituta.
Lekeitiarrak Tour des Alpes Maritimes et du Var lasterketan debutatu du txirrindulari profesional modura. Erritmoa hartzen segitu eta Euskal Herriko Itzulira ahalik eta ondoen heltzea da bere helburua.
Ordenantza onartutakoan, udalerrian erroldatuta dauden, jaio diren edo udalerriagaz lotura daukaten pertsonen errautsak utzi ahalko dira bertan.
Nahia Quincoces Mendexako mendi eskiatzaileak Munduko Koparen 4. proba lehiatu du astebutuan Italian, eta datorren astean Munduko Txapelketen lasterketak lehiatuko ditu Andorran.
Eusko Jaurlaritzak eta Matia Fundazioak sustatutako Euskadi Lagunkoia sareagaz bat egin duen 67. udalerria da Ondarroa.