Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azkenaldiko lapurretek ezinegona eragin dute Ondarroako dendari eta ostalarien artean

Eskudun erakundeei lapurretei konponbide bat emateko eta segurtasun aldetik, neurriak gehitzeko eta gaueko zaintza handitzeko eskatu dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/02/23

Azken boladan hainbat lapurreta edo lapurreta saiakera egon dira Ondarroan; egoeragaz kezkatuta eta arduratuta agertu dira dendariak eta ostalariak. “Aurreko astean eta aurreragokoan, esaterako, fruta denda batean, lurrindegi batean eta taberna batean sartzen saiatu ziren lapurrak. Gaur [otsailak 23] goizaldean, berriz, beste taberna batean egin dute saiakera”, azaldu dute Zatozte merkatari elkarteko kideek.

Kasuak geroz eta gehiago direla salatu dute, eta egoera “errepikakorragaz” nekatuta daudela diote. Nabarmendu dutenez, batez ere gauez gertatu dira lapurreta edo saiakera horiek, nahiz eta etxeratze agindua ezarrita egon. “22:00etatik 06:00etara bitartean jazo dira gertaera hauek, berez kalean jenderik ibili ezin den ordutan. Bart gaueko lapurretan, esaterako, auzotarrek ere ez dute ezer sumatu”.

Zatoztetik adierazi dutenez, ezinegona nabaria da elkarteko bazkideen artean. Pandemiaren eraginez negozioekin aurrera egitea zaila den une hauetan, lapurreta boladagaz egoera zailtzen ari dela azpimarratu dute. “Pandemiak eragiten digun desegonkortasuna txikia ez bada ere, orain herriko hainbat denda eta tabernatan gertatzen ari diren lapurretak gehitu zaizkigu”. Eskudun erakundeei lapurretei konponbide bat emateko eta segurtasun aldetik, neurriak gehitzeko eta gaueko zaintza handitzeko eskatu diete. “Udaltzaingoagaz eta Ertzaintzagaz harremanetan jarri gara, eta zainketa areagotzeko eskatu diegu”.

Azken lapurreten harira Ondarroako Udalak ere kezka agertu du. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du Ondarroako Udala ere jarri dela harremanetan Ertzaintzagaz. “Udaltzaingoa eta Ertzaintza harremanetan daude bien artean lapurretak eta saiakerak nork egin dituen argitzeko eta gehiago ez gertatzeko neurriak hartzeko”. Alkateak gaineratu duenez, lapurretak eta lapurreta ahaleginak gauez gertatu dira. “Ordu horietan Udaltzaingo zerbitzurik ez dagoen arren, Ertzaintzagaz harremanetan jarrita gaude berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.