2021/2/23

Marrazkilari eta diseinatzaile grafikoa

Eñaut Aiartzaguena: "Marrazkietan historikoki fidela izateko ez dut hainbesteko arretarik ipini"

Iurretako marrazkilari eta diseinatzaile grafikoa arduratu da Simon Bolivar ‘Askatzailea’-ri buruzko unitate didaktikoa irudiz eta testuz janzteaz. Otsailaren 5ean aurkeztu zuten argitalpena.

Lea-Artibain duela bi urte baino hondakin gutxiago sortu zen iaz

Azken bost urteetako joerari eutsiz, iaz hondakin guztien kopurua %2,4 jaitsi zela esan du Lea Artibai Amankomunazgoak. 2019tik 2020ra errefusa kopurua jaitsi bada ere, oraindik ere batzen den hondakinen zatirik handiena dela diote (%55,21).

Oihana Kortazarrek bere lehen elur gaineko lasterketa irabazi du

Nahiz eta diziplina horretako lehen lehia izan, erraz nagusitu da Mutrikun bizi den korrikalari elgetarra. Elur gaineko lasterketekin jarraitzeko asmoa dauka.

Haurreskolak Partzuergoaren mobilizazioa

Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza duten sindikatuek negoziazio kolektiboa eskatzen jarraituko dute

Azken hiru egunotan lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte. Gaur arratsaldean elkarretaratzean batu dira Lekeition eta Berriatuan.

Lapurreten salaketa, Ondarroan

Azkenaldiko lapurretek ezinegona eragin dute Ondarroako dendari eta ostalarien artean

Eskudun erakundeei lapurretei konponbide bat emateko eta segurtasun aldetik, neurriak gehitzeko eta gaueko zaintza handitzeko eskatu dute.

Urrezko Harrijasotzaile Txapelketaren finalean ariko da Inhar Urruzuno

Ondarrutarrak Beñat Telleriaren eta hirugarren finalaurreko irabazlearen aurka neurtu beharko ditu indarrak finalean. Norgehiagoka martxoaren 14an jokatuko dute Azpeitian.

Sarai Larrinaga etxebarritarrak brontzezko domina irabazi du Espainiako txapelketan

Zapatuan [otsailak 20] Castellon (Valentzia) lehiatu den 18 urtez azpiko txapelketako disko jaurtiketa proban parte hartu du. Bere marka hobetzea lortu du Durango Kirol Taldeko atleta gazteak.

Motxiladun umeei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Mutrikun

Presoen seme-alabek bizi duten egoera plazaratzeko ekimenak prestatu ditu Mutrikuko Sarek. Bide horretatik, erakusketa eta hitzaldi bat antolatu dituzte.

Solabarrieta "sentsazio onekin" bueltatu da Errege eta Erreginaren Kopa konbentzionaletik

Txapelketan hirugarrenez parte hartu du, baina lizentzia ofizialagaz aritu den lehenengoa izan da; Errioxako Federazioak emandako lizentziagaz parte hartzeko aukera eduki du.

Minbizia dutenei laguntzeko itsulapikoak ipini dituzte Mutrikun

Batutako dirua elkarteak Eibarko egoitzan eskaintzen dituen arreta indartzera eta zerbitzuak gehitzera bideratuko dute.

Azken orduetan kasu bat bera ere ez dute erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun

Intzidentzia tasak ez du gora egin herri bakar baten ere; berdin mantendu edo behera egin dute. Mutrikuko tasa ia 40 puntu jaitsi da azken orduetan, eta gune horian egotetik gune berdean egotera pasatu da. Kasu bat bere ere erregistratu ez zuten azken eguna urrian izan zen.

ogella

Ispasterko Udalaren 2022ko egutegirako argazki lehiaketa, martxan

Argazkilari profesionalak ezin dira lehiaketara aurkeztu. Udalerrikoak ez direnek ere parte hartu dezakete.

Gehiago