Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Plaiko Zubiaren kolore berdea mantentzeko eskatu du Ondarroako Udalak

Aldundiak udalari esan dio zubia gris-urdindu kolorean margotuta ekarriko dutela. Udalak, ostera, azpiegiturari lekutik kendu baino lehen zeukan kolore bera emateko eskatu du.

Plaiko zubia Ondarroako Plaiko zubia, artxiboko irudian.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/02/24

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, udaberrian ipiniko dute bere lekuan Ondarroako Plaiko Zubia, eta udan egongo da erabilgarri. Zubia, baina, beste kolore batean margotuta ekarri dezaketela esan du Ondarroako Udalak. Izan ere, aldundiak udalari esan dionez zubia gris-urdindu kolorean (RAL 7500 kolorea) margotuta ekarriko dute. “Zubiaren goiko aldeko barandak eta bozelak ere grisak izango direla esan digute, eta egitura, ostera, beltza”.

Erabaki hori, baina, ez da udalaren gustukoa izan. Azpiegituraren baranda berdez eta egitura beltzez margotzea eskatu dute, “ondarrutarren memoria kolektibo bisualaren” kolorean; hau da, bere lekutik kendu baino lehen zeukan kolorean.”Udaleko hirigintza sailak behin baino gehiagotan eskatu dio aldundiari zubia berdez margotzeko, baita eskaera ofizial bidez ere”.

Eskaera ofiziala otsailaren 9an erregistratu zuten, eta hori, hain zuzen, azken urteetan ezagutu den kolorea mantentze aldera egin dutela esan dute, “herrian horrela dagoelako sutraituta. Momentuz ez dugu baiezkorik jaso, eta gris margotzeko asmoagaz jarraitzen dutela baieztatu dute”. Aldundiko iturriek HITZAri jakinarazi diotenez, bestalde, zubiaren behin-betiko kolorea zein izango den ez dago oraindik erabakita. “Koloreari dagokionez, oraindik ez da horri buruzko erabakirik hartu”.

Plaiko Zubiaren inguruan makinaria lagata dago, barikuan lanekin hasteko.

Zubiaren kolorea aldatzeko arrazoia azpiegituraren berezko kolorea berreskuratzea izan daiteke. 1927an inauguratutako azpiegitura jatorrian grisa zela ondorioztatu du Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa batek, eta aldundiak erabakia hortik abiatuta hartu duela ere esan dute udal iturriek. “Ikerketa horretan ondorioztatu da gris-urdindua dela; geruzaz geruza egin dute zubiaren azterketa EHUko IBeA (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) taldekoek”.

Zubia eraberritzeko lanei dagokienez, berriz, egitura dagokion lekuan ipini aurreko lanei jarraipena emango diete datozen egunotan. Astearen hasieran zubiaren zimenduak sendotzeko mikropiloteak ipintzen hastekoak ziren azpiegitura eraberritzen ari den Orion enpresako langileak, baina lanak barikuan [otsailak 26] hasiko dituztela iragarri dute. “Horretarako baldintzarik onenak barikuan egongo dira. 11:00ak inguruan hasiko ditugu lanak, itsasbeheran”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.