Korrikak utzitako hutsuneari aurre egiteko banku finantzabide bat eskatu behar izan du AEK-k. Hau da, ikasturteari aurre egiteko zorpetu egin behar izan du euskaltegien sareak.
Bakarlari moduan bere bidea egiten ari da Lorea Zulaika Arriaga musikari eta abeslari ziortza-bolibartarra. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako 'Egin leku!' musika deialdiaren irabazleetako bat da.
Aldundiak udalari esan dio zubia gris-urdindu kolorean margotuta ekarriko dutela. Udalak, ostera, azpiegiturari lekutik kendu baino lehen zeukan kolore bera emateko eskatu du.
Araudi berrirako proposamenak martxoaren 12ra orduko aurkeztu behar dira. Martxoaren 20an araudia erabaki eta zuzendaritza batzordea berrituko dute. Azken urtearen balorazioa egin du zuzendaritza batzordeak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 pertsona daude, eta horiei joan den astean eman zieten txertoa hartzeko txanda.
Momentuz Zeharbide kaleko ur zikinen estolderian ipini dute makina. Sistema aurreratu eta inteligenteari esker arratoien populazioa modu eraginkorrean, selektiboan eta jasangarrian kontrolatzen dela diote.
Lekitto Bedarrak antolatuta egingo da saioa, zapatuan [otsailak 27], Usotegin. Parte hartu nahi dutenek hitzordura agertu beharko dute; ez dute aldez aurretik izena eman behar.
Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasuak, bana herri bakoitzean. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa zer edo zer igo da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa bere horretan mantendu edo jaitsi egin da.
Merkatu txikia domekan egingo dute 10:00etatik 15:00etara Alamedan. Osasun egoera dela eta, aparteko neurriak hartuko dituzte.