Ondarroako Plaiko Zubiaren zutabeak egonkortzeko lanekin hasi dira
Zubia udaberrian ekarri orduko berau eutsi behar duten bi zutabeak sendotzen hasi dira mikropiloteekin.
Ondarroako Plaiko Zubiaren egitura eutsiko duten zutabeak lurzorura ainguratzen lagunduko duten mikropiloteak ipintzen hasi dira gaur [otsailak 26] azpiegitura eraberritzen ari den Orion enpresako langileak. Jakitera eman dutenez, zubia udaberrian ekarri orduko berau eutsi behar duten bi zutabeak prest egotea da lanen zeregina, “uraren higadurak eta zubiaren pisuak eragindako kalteak konponduz”.
Lanek irauten duten tartean Artibai ibaiaren ondoko oinezkoen pasealekuaren zati bat itxita egongo da; zehazki, Plaiko Zubitik Itsasaurre Zubira doan tartea dago itxita. Oinezkoek Itsasaurre Zubiaren azpitik igaro beharko dute.