Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Denboraldiko lehen antxoa kiloa lau euro inguru ordaindu da Ondarroan

Galiziako 'Os Xuxos' ontziko marinelek deskargatu dituzte lehen garauak. Ondarroatik oso gertu arrantzatu dute arraina; oro har, tamaina txikiko antxoa saldu da bentan.

Galiziako 'Portosin Dos' ontziko marinelak, antxoagaz
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/01

Baxurako arrantzale tradizionalak hasi dira kosterako lehen antxoa porturatzen. Gaur [martxoak 1] 09:00etan zabaldu dute kostera ofizialki, eta lehen garauak eguerdirako ikusi ahal izan dira Ondarroako portuan ere. Eguerdian, guztira, 3.000 kaxa inguru (24.000 kilo) deskargatu dituzte lau ontzik Egidazu Kaian. Tamaina txikiko arraina izan bada ere (kiloan 60-70 ale ingurukoa) nahikoa prezio onean saldu da bentan, 4 euro inguruan; 4,10 eurotan saldu dute sortarik garestiena eta 3,14 eurotan merkeena.

Antxoa Ondarroan porturatzen lehenak Camariñasko (Galizia, Espainia) Os Xuxos ontziko marinelak izan dira; 12:00ak inguruan porturatu dira. 140 kaxa antxoa deskargatu dituzte, eta sorta osoa Pescados Llorentek erosi du 12:30ak bueltan egin duten lehen bentan; 3,87 euro ordaindu dute kiloa. “Freskorako salduko dugu”, azaldu dute arrain erosleek.

‘Manilo’ ontziko marinelak antxoagaz

Os Xuxos ontziko arrantzaleak “nahikoa konforme” geratu dira prezioagaz.  “Harrapatu dugun kopurua ez da oso handia, baina duen tamainarentzat prezio onean saldu da”, agertu du Santiago Leis patroiak. Denboraldiko lehen antxoa aleak lehorreratzen lehenak izatea ere pozgarria dela gaineratu du.

Ondarroatik ordu erdi ingurura arrantzatu dute antxoa, 4 bat miliatara, Lekeitio parean. “09:00etan itsasoratu gara, eta sareratu ditugun lehen kaxekin porturako bidea hartu dugu. Arraina deskargatu eta berriro itsasoratuko gara. Arratsalderako berriro arrainagaz lehorreratzeko asmoa dugu”.

13:00ak bueltan, beste hiru ontzik (Manilo, Kantauri eta Portosin Dos) harrapatutako antxoa ere saldu dute lonja berriko bentan. Ikusmin handia sortu dute denboraldiko lehen antxoa garauek, eta bentalekua antxoa gosez zeuden eroslez bete-bete egon da.

‘Kantauri’ ontziko marinelak antxoa deskargatzen

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.