Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken hiru egunetan zazpi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain

Lekeition 6 kasu erregistratu dituzte azken egunetan, eta bat Ondarroan. Markina-Xemein ere gune berdean sartu da, 60 azpiko intzidentzia tasa daukalako. Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen du, 0ko tasarekin. Joan den aste osoan 14 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain, inoizkorik gutxien.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/01

Azken hiru egunetan [otsailak 26-27-28] COVID-19arekin kutsatutako zazpi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun ez dute kasurik erregistratu. Lekeition 6 erregistratu dituzte (5 barikuan –otsailak 26– eta bat zapatuan –otsailak 27–), eta bat Ondarroan (barikuan –otsailak 26–). Lekeitioko intzidentzia tasak gora egin du, baina gune horian egoten jarraitzen dute; 221,39ko intzidentzia tasa dauka.

Aazken hiru egunetan Markina-Xemeinen kasurik erregistratu ez dutenez, intzidentzia tasa 60 puntu inguru jaitsi da eta herria gune berdean sartu da; 39,80ko tasa dauka. Mutrikuk ere gune berdean egoten jarraitzen du, 0 tasarekin.

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 0 (=)
  • Aulesti: 149,70 (=)
  • Berriatua: 159,11 (80 puntu inguru jaitsi da)
  • Etxebarria: 0 (=)
  • Gizaburuaga: 0 (=)
  • Ispaster: 0 (=)
  • Lekeitio: 221,39 (30 puntu inguru igo da)
  • Markina-Xemein: 39,80 (60 puntu inguru jaitsi da)
  • Mendexa: o (=)
  • Munitibar: 0 (=)
  • Mutriku: 0 (=)
  • Ondarroa: 175,09 (60 puntu inguru jaitsi da)
  • Ziortza-Bolibar: 0 (=)

Domekara [otsailak 28] arteko datuak emanda jakin ahal izan da joan den aste osoan (otsailaren 22tik 28ra) Lea-Artibain 14 kasu erregistratu zituztela; aste osoan Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu. Hemen herriz herri erregistratutako kasuak:

  • Lekeitio: 10
  • Ondarroa: 3
  • Markina-Xemein: 1
  • Amoroto: 0
  • Aulesti: 0
  • Berriatua: 0
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 0
  • Mendexa: 0
  • Munitibar: 0
  • Mutriku: 0

Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere eguneratu du gaur [martxoak 1] Jaurlaritzak. Eta gune gorrian bakarrik 3 herri daude, eta hirurak 5.000 biztanletik gorakoak dira; 5.000 biztanletik beherako herri bakar bat ere ez dago gune gorrian: Oñati (994,07), Santurtzi (600,74) eta Derio (578,47).

90 urtetik gorakoen txertaketa. Bestalde, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du gaur [martxoak 1] 90 urte eta hortik gora duten herritarrei txertoa ematen hasi direla. Guztira 30.000 herritar dira 90 urte eta hortik gora dutenak, eta horiei Pfizer eta Moderna txertoak emango dizkietela esan du. Sailburuak azaldu duenez, kolektibo horri euren egoeretara gehien egokitzen den zerbitzua eskainiko diote, betiere osasun zentroekiko hurbiltasuna lehenetsiz edo euren etxebizitzetara hurreratuz. 100 urte eta hortik gorakoei eskaini modura, auto bidezko txertaketa modalitatea ere eskuragarri egongo dela gogorarazi du.

Era berean, sailburuak gogorarazi du, egoitzetako erabiltzaile eta langile soziosanitarioen txertaketarekin amaitzen ari direla eta osasun arloko profesionalekin jarraitzen dutela, bai eremu publikokoekin eta baita ere pribatukoekin. Horrez gain, Astra Zenecaren txertoa aste honetan kolektibo gehiagotara zabalduko dela esan du; udaltzaingoekin, suhiltzaileekin eta eguneko zentroekin hasiko direla zehaztu du, joan den barikuan hasitako hezkuntza esparruarekin jarraitzeaz gain. Lekeitioko udaltzainei, esaterako, gaur [martxoak 1] hasi dira txertoa ematen.

Ostalaritzari dagokionez, Sagarduik sozializazio espazioek prebentzio neurriak lasaitzera eramaten dutela, eta horrek datu epideimologikoetan eragiten duela. “Intzidentziaren jaitsiera moteldu egin da, eta espazio horietan maskara behar bezala erabiltzeko deia egiten dugu”.

Bestetik, sailburuak martxoaren 8ko aldarrikapenei eustearen alde egin du, baina modu ezberdinean. “Ez da deialdi jendetsuak egiteko garaia”.

Labi Aholku Batzordea barikuan [martxoak 5] batuko da eta egoeraren azterketa sakona egingo dutela aurreratu dute. Besteak beste, astelehenetik aurrera [martxoak 8] indarrean egongo diren neurri berriak iragarriko dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.