Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Mutrikuko Udalak iaz baino aurrekontu handiagoa edukiko du

Inbertsio nagusiak, aurten ere, gerakinetik gauzatuko dituzte.

Mutrikuko aurrekontuaren bozketa. Argazkian, EH Bilduko kideak aldeko bozka ematen.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/03/01

Mutrikuko Udalak 7.430.655 euroko aurrekontua edukiko du 2021 urtean herriaren kudeaketarako. Egueneko osoko bilkuran eman zioten onespena aurrekontuari, eta 2020ko urtekoarekin alderatuta %3ko igoera dauka; zehazki, 216.455 euro gehiago edukiko dituzte ekitaldi berrirako. Aurrekontuaren norabideetako bat pertsona eta jarduera zaurgarriak krisialditik babestea izango dela azpimarratu du Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak.

Tokiko erakundearen inbertsio nagusiei dagokienez, aurten ere aurrekontuaren gerakinetik egingo dituztela iragarri dute. Gerakinaren diru kopurua oraindik zehazterik ez badago ere, kopurua 2,5 milioi euro ingurukoa izan daitekela gaineratu dute. “Kopuru hori egiteke dauden proiektuei aurre egiteko erabiliko dugu. Lanketa berezi bat egingo dugu burutu nahi diren jarduketekin”.

Iaz egin modura, 600.000 euroko mailegua eskatzea aurreikusiko du udalak

Besteak beste, honako proiektuak gauzatu nahi dituzte gerakineko diruarekin: lur publikoen erosketa proiektu bat, Jose Mari Alzibar eta Iriagirre kaleetako igogailuak, Egaña pilotalekuaren estalkia, energia berriztagarriak eta energia eraginkortasunerako inbertsio batzuk, Dentici guneko berriztapen lanak, komentuko teilatuaren konponketa lanak eta Iriagirre kalea urbanitzatzeko lanak.

Inbertsio errealetara, berriz, 662.800 euro bideratuko dituzte; iazkoarekin alderatuta, 227.150 euro gutxiago. Aurreikusitako inbertsioen artean, 110.000 euroko diru sail bat hainbat azterlan eta proiektu idaztera bideratuko dute. “Hurrengo urteetan gauzatzeko planak diseinatzeko eta proiektuak idazteko izango da zenbateko hori”.

Iaz egin modura, aurten ere mailegu bat eskatzea aurreikusi du udalak. Zehazki, 600.000 euroko mailegua eskatzea aurreikusi dute. “Aurrekontuari lagundu ahal izateko tresna modura erabiltzea da gure asmoa. Kreditu hori aurrekontuetan jaso baldin badugu ere, ez dugu espero eskatu beharko dugunik”.

Eztabaida udal taldeen artean. Aurrekontua adosteak, aurten ere, eztabaida eragin du udal gobernu taldearen eta oposizioaren artean. EH Bilduko sei zinegotziak (Haizea Egañak ez zuen bozketan parte hartu) aurrekontua onartzearen alde agertu ziren. EAJren bost zinegotziak, berriz, aurka agertu ziren. B+Iko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.