Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Irakurle Txokoak, literatur-solasaldiak baino askoz gehiago

Lea-Artibain hainbat herritan daude literatur taldeak. Adibide moduan hartu ditugu Etxebarrikoa eta Ondarroakoa. Bertako kide eta arduradunen berbetan, euskarazko literatura ezagutzeko aukera eskaintzen die proiektuak.

Argazkian Ondarroako Literatur Amuak taldeko kideak, Ana Urkiza idazle ondarrutarragaz solasean. Argazkia: Ondarroako Udala.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/02

Ariketa intimoa da irakurtzea. Gehienetan bakardadean, lasai egoteko tartetxo bat hartu eta irakurtzen dugu. Etxean zein lasai egoteko leku kuttunak ditugun horietan. Gozamena da liburuek eskaintzen dituzten munduetan murgiltzea, baina plazerra da baita ere horietan xurgatutakoa besteekin partekatzea.

Horixe egiten dute irakurle txokoetan. Lea-Artibain hainbat herritan daude halako literatur taldeak. Adibide moduan hartu ditugu Etxebarrikoa eta Ondarroakoa. Bertako kide eta arduradunen berbetan, euskarazko literatura ezagutzeko aukera eskaintzen die proiektuak, bai jatorriz euskaraz sortuak edo baita itzulpenak ere, eta ondo pasatzen dutela nabarmendu dute denek.

Ondarroan Joxemari Urteaga idazlea da Liburuen Amuak irakur taldearen egungo arduraduna. Haren aurretik, Egaña eta Julen Gabiria izan ziren arduradunak. Urteaga irakurzale modura joaten zen saioetara, eta udalaren proposamenez, 2013an hartu zuen gidaritza. Ikasturte bakoitzean bost liburu lantzen dituzte Ondarroan. Hilabeteko azken zapatuan, 10:00etatik 12:00etara batzen dira Txomin Agirre udal liburutegian. Pandemia garai honetan, distantziak gorde beharrak Kofradia Zaharrera eraman ditu.

Euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzeko asmoa daukate. Euskaraz irakurri nahi dutenen arteko lotura sortu eta elkarren babesa izatea, euskaraz irakurtzeko liburuen gomendioak eman eta jasotzea eta euskarazko literaturaren inguruko ezagutzak zabaltzea ere badira helburuak.

2013tik dago martxan Etxebarriko Irakurle Txokoa. Ez dute elkartzeko egutegi zehatzik, eta urtean idazleekin bizpahiru saio egiten ahalegintzen dira. Urte hasieran kudeaketa plana egitean Euskara Batzordean aztertzen dute egutegia. «Gutxienez, seihileko bakoitzean idazleagaz saio bana egiten dugu, eta gehiago ahal bada, gehiago». Kultur Aretoan batzen dira. Pandemiaren eraginagatik, badaezpadako neurri modura, Katixa Agirregaz otsailaren bigarren astean egindako saioa udaletxe barruko harreran izan zen.

Taldea eratu aurretik, 2012ko abenduan, Jon Arretxe idazleagaz bere bidai-liburuei buruzko saio bat egin zuten. «Proposamen bat» izan zela dio Urtzi Uriarte Euskara teknikariak: «Jendea batu eta interesa zegoen ikusteko izan zen. Jende nahikoa batuz gero, sortzeko eta zelan izango zen hausnartzeko, denen artean adosteko zelan izango zen taldearen funtzionamendua. Barikuetan elkartzeko proposamena irten zen, hasiera batean astero ordutxo bat hartzeko elkarregaz irakurtzeko. Hasierako asmo horren aurrean, gero jendeak pentsatu zuen liburu bat adostea, bakoitzak bere kontura irakurtzea, eta gero liburuari buruzko hausnarketa denak batera egitea egokiagoa zela.
Urtean idazleekin lantzeko bizpahiru liburu aukeratzea pentsatu zuten; bakoitzak bere kontura irakurtzea eta gero, idazleagaz liburuari buruz sakontzea».

Denen artean adosten dituzte irakurri beharreko liburuak, eta denetan ere itzulpenen eta jatorrizkoen artean, zein idazle emakumezko eta gizonezkoen artean oreka mantentzen saiatzen dira aukeraketa egiterakoan

Uriartek azaldu du 2013an euskarari buruzko galdetegia banatu zietela herritarrei, eta ondorioetako bat izan zen askok aitortzen zutela askoz ere gehiago irakurtzen zutela gaztelaniaz euskaraz baino. «Gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko eta lantzeko ikastetxetik lan egiten dutenez, helduengana zuzentzea erabaki genuen».

Orekak mantenduz. Denen artean adosten dituzte irakurri beharreko liburuak, eta denetan ere itzulpenen eta jatorrizkoen artean, zein idazle emakumezko eta gizonezkoen artean oreka mantentzen saiatzen dira aukeraketa egiterakoan.

Ikasturte amaieran proposamenak eskatzen ditu Urteagak: «Gehienetan neure esku uzten dute aukeraketa. Barrutik buelta bat ematen laguntzen diguten liburuak ditut gustuko, mundua ulertzeko gaitasuna zabaltzen dutenak. Horiek proposatzen ditut». Emakumeek idatzitako literaturari lehentasuna ematen diote Bermeokoek: «Espreski lehentasuna ematen ez baldin bada, bakarrik gizonak agertzen dira. Idazle emakumeak ez dira hain ezagunak. Horri ematen diogu lehentasuna».

Meabe, Alberdi, Agirre, Jasone Osoro, Harkaitz Cano, Iñigo Aranbarri, Miren Amuriza, Pako Aristi eta beste hainbat Etxebarritik pasatakoak dira. «Iazko azkena Amets Arzalluzegaz izan zen. Katixarena iaz pare bat bider atzeratu behar izan zen, eta aurten egin ahal izan dugu».

Bertso saio literarioa egin zuten behin, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariekin eta Peru Magdalena idazleagaz. Hark pasarte literarioak irakurri, eta haiekin lotuta gaia lantzen zuten bertsolariek. «Saio polita izan zen, eta ea aurrerantzean ere aukera daukagun zerbait desberdina egiteko, beste formato bat emateko. Publiko zabalagoarentzat ere izan ahal da, eta jende gehiago erakarri dezakete halako saio desberdinek», zehaztu du Etxebarriko Euskara teknikariak.

Urteagak azpimarratu du «luxu bat» izaten dela irakurritakoa idazleagaz komentatzea. “Aberastu egiten du irakurketa”

Ondarroan, berriz, pare bat idazle gonbidatzen dituzte. Aurten Karmele Jaio izan dute lehen saioan, eta Amets Arzalluz izango dute azkenekoan. «Idazlearen presentziak badu amu funtzioa, eta hori indartzeak gure ekitaldia indartzen duela ziurra da». Halaber, aurten EIZIEk bultzatutako ekimena baliatuz, Idoia Santamaria eta Amaia Apalauza itzultzaileak gonbidatuko dituzte.

Urteagak azpimarratu du «luxu bat» izaten dela irakurritakoa idazleagaz komentatzea. Aberastu egiten du irakurketa, zenbait pasarte hobeto ulertzen laguntzen du. Bide batez, idazleak ere jasotzen du; irakurlearen iritzia jasotzeak bere lanean ere izan dezake eragina. «Oso gaitza da hau beste toki askotan, baina herri txikia izanda eta idazleen hurbiltasuna edukita, arrunta eta guzti egiten zaigu».

Ikasturte amaieran balorazioa egiten dutela aitatu du, eta parte-hartzaileei dokumentua banatzen diete, egindako irakurketen xehetasunak edukitzeko. «Memoria freskatzeko ere balio die, eta aurreko urteetan zer irakurri zuten eta liburu hori gomendatuko luketen ala ez jakiteko».

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.