Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko Elikagaien Bankuak bere ibilbideari berrekin dio

Hamazazpi laguneko boluntario taldea jarri da lanean. Lehen banaketa egin dute otsailean.

Lekeitioko elikagaien bankuaren lokala.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/02

Lekeitioko Elikagaien Bankuak aurrera jarraitzen du. Hamazazpi boluntarioko lantaldeak kolpe dio egitasmoari, eta otsailean egin dute lehen banaketa. Uribarren Abaroako pertsona bat arduratuko da koordinazioagaz, eta boluntarioak arduratuko dira kudeaketagaz.

Hainbat urtez ardura horretan aritu ondoren, joan den urteko ekainean utzi zuen egitasmoa aurreko taldeak, eta ordutik, Lekeitioko Udala egon da horren gainean. Azaldu dutenez, nahiz eta udalaren zerbitzu bat ez izan, momentu horretako egoera ikusita, Elikagaien Bankua ezin zela bertan behera gelditu ebatzi zuten. “Gurutze Gorriagaz egin genuen hitzarmena abendura arte, eta Uribarren Abaroa Fundazioagaz ere egin genuen berba ia eurak zeregin horregaz jarraituko luketen jakiteko. Lokala euren egoitzan egonik, elikagai bankua ere euran helburu sozialen baitan gehitzeko aukerarik zeukaten galdetu genien eta erantzuna baiezkoa izan da”, azaldu du Amaia Antxustegi Ziarda Gizarte ongizateko zinegotziak.

Elikagaien Bankuaren jarduna eramateko, baina, boluntarioak behar zituzten, eta horretarako deialdi bat egin zuen udalak urtarrilean. Guztira, hamazazpi lagun aurkeztu dira, eta jadanik hasi dira martxan. Udala arduratu zen urtarrileko banaketagaz, baina otsailekoa boluntarioek egin dute. “Indar handiz” eta “ilusioz bete” jarri direla martxan azpimarratu du Antxustegik: “Jubilatuak, gazteak, adin ertainekoak, lagunak, bikoteak, denetarik dago, eta gogo handiagaz daude”.

Boluntarioen taldeak martxa hartu bitartean udala hor egongo dela azaldu du Gizarte ongizateko zinegotziak, baina gero euren kasa ariko dira. Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz ere hitz egin dute boluntarioekin hartu emanetan jartzeko eta bilera bat egitekoak dira.

Hilean behin. Elikagaien Bankuak hilean behin egiten du banaketa oinarrizko beharrak dituztenen artean. Guztira, 84 familiak eskuratzen dute janari sorta Lekeitioko Elikagaien Bankuan; 205 pertsona dira. Hiru barikutan egiten dute banaketa, goizez eta arratsaldez, eta jarritako txandan joaten dira familiak janariaren bila.

Elikagaien Bankuko erabiltzaile denek gizarte zerbitzuetako balorazioa pasatzen dute, eta udaletxetik eguneratzen dute zerrenda. Boluntarioak janaria jaso, zenbatu, sortak antolatu eta banatzeaz arduratuko dira besteak beste.

Elikagaien Bankuko lokala berez, Uribarren Abaroa egoitzan dago, baina pandemiagatik ezin da erabili. Beraz, bitartean, udalak Padre Aldamiz Etxebarria kalean daukan lokal bat erabiltzen ari dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.