Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

‘Mundu berri bat guztiontzat’, Bizipozako elkarteen gizarteratzea bultzatzeko

Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ egitasmoa jarri du martxan, Bizipoza osatzen duten elkarteen gizarteratzea bultzatzeko. 12 abesti eta 11 bideoklip kaleratu dituzte horretarako.

Aspanogi eta Aspanovas elkarteko kideak bideokliparen grabaketan Eñaut Elorrietagaz batera. Argazkia: Bizipoza
Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/03

Bizipenek eta bizipozek talka egiten dute askotan. Baina baita elkar elikatu eta babestu ere. Gaixotasunek gogor kolpatzen dute, beldurrak eragiten dituzte, baina elkar babestuz aurre egiten zaie.

«Batuta dena dela errazagoa» dio Bizipozak, eta hori transmititu eta zabaldu nahi dute bere baitan biltzen diren 35 elkarteek. Horretarako Mundu berri bat guztiontzat egitasmoa jarri dute martxan, eta elkartea osatzen duten elkarteei kantu eta bideoklipak egiten dizkiete. 11 elkarterentzako abestiak eta bideoklipak kaleratu berri dituzte, eta beste elkarteentzako egiteko lanean dabiltza orain.

Bizipoza osatzen duten elkarteak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien elkarteak dira, «oraindik hainbat eskubide bermatu gabe dituztenak, gainera». Elkarteen arteko saretze hori bozgorailua da eurentzat.
Leire Elizegi Bizipoza elkarteko kidearen berbetan, Bizipozaren helburu nagusiena Bizipoza osatzen duten elkarte guztiek beharko luketen herri inklusioa eraikitzea da. «Elkarte guztien errealitatea gizarteratzea eta errealitate horiei buruz sentsibilizatzea bilatzen dugu, eurek transmititzen dituzten baloreak zeintzuk diren esanez», azaldu du Elizegik. Eta bide hori «elkarlanean eta alaitasunetik» eraikitzen ari direla dio.

Oraindik existitzen ez den inklusioa bilatzearen alde egiten dute: «Ezagutaraztea, gizarteratzea, sentsibilizatzea eta aurrerapausoak ematea beharrezkoa da benetako herri inklusio hori lortu ahal izateko»

«Bizipozaren ibilbidean egitasmo desberdinak burutu izan ditugu, eta urteetan baliabide asko sortu ditugu. Orain dela bi urte, esaterako, dokumental txikiak egin genituen, bizipoza.eus webgunean ikusi daitezkeenak. Horiek elkarte bakoitzaren asmoak eta errealitatea jasotzen dute, elkarteko kideen eskutik». Baliabide horiek sortu dituzte, helburu orokorra lortzeko asmoz. Bidean pauso txikiak emanez kilometroak ibili dituzte. Eta ibiltzen jarraitzeko asmoa dutela nabarmendu dute. «Gida didaktikoak sortu nahi ditugu geroago, elkarteen egoera gizarteratu eta sentsibilizatzeagaz batera, lanketak aurrera eramateko bai hezkuntza formalean, ez formalean zein herrigintzan», azaldu du Elizegik.

«Beharrezko» lana da egiten dutena, Bizipoza osatzen duten elkarteen jarduna zein den zabaltzea «ezinbestekoa» dela deritzelako. Oraindik existitzen ez den inklusioa bilatzearen alde egiten dute: «Ezagutaraztea, gizarteratzea, sentsibilizatzea eta aurrerapausoak ematea beharrezkoa da benetako herri inklusio hori lortu ahal izateko». Izan ere, horrelako egoera bat gertu bizi arte, ez da jakina zein den elkarteko kideek bizi duten errealitatea. «Horrelako egoera bat gertuan bizi arte ez gara ohartzen euren errealitateaz. Eta bizilagunak gara, herri berean bizi garen pertsonak, gizarte berean gaudenak, eta hainbat errealitate ilunpetan daude oraindik». Gizarteratze horren aberastasuna «handia» izango litzatekela uste du gainera: «Gizarteratzea eta elkarrezagutzea oso aberatsa da, denok aberasten gaitu. Denok daukagu zer emana eta zer jasoa. Uste dugu, benetan, herri inklusibo hori izango litzatekeela guztiontzat aberatsena eta zoriontsuena. Guztiok zoriontsuago bizi ahal izateko aukera denoi emango diguna».

Beste euskal sortzaileren artean, Eñaut Elorrieta abeslari gernikarrak eta Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarrak parte hartu dute ekimenean

Mundu berri bat. Asmo horietatik abiatuta sortu zen Mundu berri bat guztientzat egitasmoa, elkarteek egiten duten lana zein den ezagutzeko bidea dena. Kantu eta bideoen bitartez, euren errealitatea plazaratzen dute.
Egitasmoaren atzean, baina, elkarlan sakona dagoela aitatu du Elizegik: «Egitasmoa Bizipoza osatzen duten 11 elkarteen eta euskal herriko sortzaileen arteko elkarlanaren ondorioa da». Beste euskal sortzaileren artean, Eñaut Elorrieta abeslari gernikarrak eta Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarrak parte hartu dute ekimenean.

Elkarlana «ederra» izan dela dio Elizegik, bide naturala. «Ikusten dugunean euskal sortzaileek zeri sortzen dioten egunerokoan, zeri abesten dioten, zeini idatzi edo antzezten dioten, konturatzen gara mundu berri bati idazten, kantatzen edota dantzatzen diotela. Asmo horiek eguneroko sortze prozesuan barneratuta dituztela konturatu gara, eta, hortik, harreman naturala sortu dugu», azpimarratu dute.


Bizipoza transmititu dute egitasmoan, bizitzeko gogo ikaragarria. Izan ere, hori da Bizipozako elkarteek sentitzen dutena. Eguneroko errealitate gordinen aurrean, alaitasunez eta bizitzeko gogoz borrokatzen dute, eta herri inklusibo bat eraikitzeko bidean jarrera eraikitzaile eta positiboa dutela argi geratu da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.