Aste Santurako bertatik bertara ikusteko hiru emanaldi prestatu dituzte Ondarroan
Sarrerak martxoaren 17tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera hartu ahalko ditu.
Iazko Aste Santua “berezia” izan zen, eta orduan Ondarroako Udalak etxetik ikusteko programazioa prestatu zuen. Eta aurtengo Aste Santua ere oso ohikoa izango ez bada ere, hiru ekintzaz osatutako egitaraua prestatu dute, baina bertatik bertara ikusteko ikuskizunak izango direla esan dute; ekintza guztiak COVID-19a saihesteko protokoloa beteta egingo direla esan dute. Sarrerak martxoaren 17tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera hartu ahalko ditu.
Erik eta Win umorezko bertso antzerki saioa (apirilak 1, 19:00etan, Zaldupeko jolastokian), Moonshine Wagon taldearen heavy bluegrass kontzertua (apirilak 2, 19:00etan, Zaldupeko jolastokian) eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna (apirilak 3, 19:00etan, kiroldegiko kantxan) egongo dira. Aipatu dute Moonshine Wagon taldeko kideetako bat Lander Lourido ondarrutarra dela.
Ikuskizunei buruzko xehetasunak:
- Erik eta Win umorezko bertso antzerki saioa: Bi mutilen arteko laguntasuna kontatzen dute bertso musikatu bidez Ander Lizarralde eta Unai Muñoak: botere harremanak; ispilu aurrean jartzea; txanpon beraren bi aldeak izatea… gizontasun ereduak. Publikoa tarteka barre katartikotan lehertzen da, baina oso gordina da taula gainean gertatzen ari dena…
- Moonshine Wagon laukoteak heavy bluegrass doinuak suziriaren abiadurarekin jaurtitzen ditu, eta nazioartean izugarrizko sona dute, banjoa, biolina, mandolina, gitarra, bouzoukia, kontrabaxua eta ahotsak erabiliz. Ipar Amerikar soinuak apurtzen ditu heavy bluegrassak, sua eta kemena izango dira kontzertuen ezaugarri nagusia beste hamaika eragin pisutsuekin batera.
- Sarini Zirko, Txoriak txori: Pertsonaia bat, emakumea. Emakume bakar bat bere eromenaren errugabetasunean. Haurrek kutsatzen duten erokeria. Horrek amets egin eta hegan egiteko aukera ematen digu, hegaztiak gure burutik hegan egin ahala. Familia ikuskizuna hizkuntza unibertsala, poetikoa eta dibertigarria da. Pertsonaiak emozio desberdinak ditu eta umorearekin jokatzen du txoritxo baten konpainiarekin. Bere bidaiatzaile laguna berehalakoa izango da. Azkar aldaketa, aireko begia, bertikalak, hula uztaiak, nahiz eta zenbait labana bota, ikuskizun hau marrazten duten zirkuko diziplinak dira.