Beste lau kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Azken orduetan Mutrikun (2), Markina-Xemeinen (1) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte kasuak. Mutrikuko tasak igotzen jarraitzen du. Bestetik, Markina-Xemein ere 0 tasa edukitzetik 298ko tasa edukitzera pasatu da, kasu bat erregistrat dutelako.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 4 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 kasu Mutrikun erregistratu dituzte, eta bana Markina-Xemeinen eta Ondarroan. Mutrikuko intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du.
Bestalde, Markina-Xemeinek atzo [martxoak 11] 0 tasa zeukan, baina azken orduetan kasu bat erregistratu dutenez, intzidentzia tasa 298ra igo da (300era helduko balitz gune laranjan sartuko litzateke). Lekeitioko tasa, aldiz, jaitsi egin da. Aipatu behar da kasu bakarra atzemanda Markina-Xemeingo intzidentzia tasa asko igotzen dela, herriak 5.060 biztanle inguru dituelako. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo tasa arin igo eta jaisten da 5.000 biztanle baino gehiago dituzten eskualdeko beste herriekin alderatuta.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
- Aulesti: 0 (=)
- Berriatua: 238,66 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 166,04 (60 puntu inguru jaitsi da)
- Markina-Xemein: 298,51 (atzo 0 tasa zeukan)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 131,73 (ia 40 puntu igo da)
- Ondarroa: 198,44 (=)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)