Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako gereziondoa landatu dute Mutrikun
Zuhaitz musika eskolaren aurrean landatu dute, Goizeko Izarra eta Samiela ikastetxeetako LH1 eta LH2 mailako haurrek horrela erabaki dutelako.
Mutrikuko udal brigadako langileak, gereziondoa landatzen. Argazkia: Mutrikuko Udala. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak izenburua duen azken ikuskizuna eskaini zuten otsailaren 27an Mutrikun. Ikuskizun horrek dolua eta joan direnekin izandako oroitzapenak lantzen ditu, eta ikuskizuna eskaintzen duten herri bakoitzari gereziondo bat oparitzen diote pailazoek; herriari oparitzen diote zuhaitza, eta udalari proposatzen diote hori landatzea. Eskatutakoari erantzunez, Mutrikuko Udalak musika eskola aurrean landatu du gereziondoa.