Azken hiru egunetan bederatzi kasu gehiago erregistratu dituzte
Barikutik domekara [martxoak 12tik 14ra] Markina-Xemeinen (5), Ondarroan (2), Lekeitio (1) eta Mutrikun (1) erregistratu dituzte kasuak. Guztira, joan den aste osoan [martxoaren 8tik 14ra] 24 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino hamar gutxiago.
Azken hiru egunetan COVID-19arekin kutsatutako bederatzi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun (duela bi asteko asteburuan bezala): 5 kasu Markina-Xemeinen erregistratu dituzte, 2 Ondarroan eta bana Lekeition eta Mutrikun. Ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa ia 100 puntu igo da; gune laranjan sartu da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
 - Aulesti: 0 (=)
 - Berriatua: 238,66 (=)
 - Etxebarria: 0 (=)
 - Gizaburuaga: 0 (=)
 - Ispaster: 0 (=)
 - Lekeitio: 96,86 (70 puntu inguru jaitsi da)
 - Markina-Xemein: 398,01 (100 puntu inguru igo da)
 - Mendexa: 0 (=)
 - Munitibar: 0 (=)
 - Mutriku: 150,55 (ia 20 puntu igo da)
 - Ondarroa: 210,11 (12 puntu inguru igo da)
 - Ziortza-Bolibar: 0 (=)
 
Atzora [martxoak 14] datuak emanda, jakin ahal izan da joan den aste osoan 24 kasu erregistratu zituztela (zerrendan agertzen ez diren herrietan ez zuten kasurik erregistratu):
- Mutriku: 8 kasu
 - Ondarroa: 7 kasu
 - Markina-Xemein: 6 kasu
 - Lekeitio: 2 kasu
 - Berriatua: kasu bat