Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

IV. Berdintasun Plana onartu dute Lekeition

Lau urteko indarraldia izango du planak, 2020-2024 aldirako diseinatuta dago, eta helburu nagusia udal kudeaketan genero ikuspegia txertatzea izango du.

Lekeitioko emakume sortzaileak, Barandiaran aretoan eskulan erakustaldia egiten. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/15

Lekeitioko III. Berdintasun Planaren indarraldia agortuta, martxan dago IV. a. Plan berriak ere lau ardatz izango ditu: Gobernu ona, Emakumeen ahalduntzea, Ekonomiak eta gizartearen antolakuntza eraldatzea, eskubideak bermatzeko eta Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizimoduak. Eta horietatik gehien indartuko dutena Gobernu onaren ardatza izango da.

Lau urteko indarraldia izango du planak, 2020-2024 aldirako diseinatuta dago, eta helburu nagusia udal kudeaketan genero ikuspegia txertatzea izango du.

Udaletik azaldu dutenez, IV. Berdintasun Plana egiteko III. planaren ebaluazio bat egin dute, eta horretan oinarrituta eta herriko eragile ezberdinen lankidatzegaz osatu dute plan berria. Hain zuzen ere, III. planaren ebaluazioa eginda, herriko berdintasun maila aztertzeko diagnostiko bat egin zuten, eta horretarako elkarrizketak, talde dinamikak eta inkestak egin zituzten. Guztira, bederatzi elkarrizketa eta hiru galdeketa ezberdin egin zizkieten elkarte ezberdinetako kideei, herritarrei eta udal beharginei. “Herriko eragile ezberdinen inplikazioa ezinbestekoa izango da plan honen elaborazio prozesuan, eta exekuzioan ere bereziki garrantzitsua izango da herriko elkarte, eragile eta norbanako guztien parte hartzea”.

Guztira, bederatzi programa, hamalau helburu eta 50 ekintza ditu zehaztuta Lekeitioko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako IV. Planak. Gobernu onaren ardatzak ditu zehaztuta ekintza gehien. Izan ere, aurreko Berdintasun Plana aztertzerakoan konturatu dira indarkeriarena dela gehien landuta daukaten alorra, eta ostera, udal barruko lanketa ez zegoela horren garatuta. “Konturatu ginen udalak barnetik lan handia daukala egiteke, formakuntza teknikariekin edo berdintasuna beste udal arloekin –hirigintza, kultura, hezkuntza…– modu transbertsalean landu beharra”. 22 ekintza izango ditu beraz, ardatz horrek, zortzi ekintza zehaztu dituzte, berriz, Emakumeen ahalduntzea eta Ekonomiak eta gizartearen antolakuntza eraldatzea ardatzetan, eta hamabi Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizimodua esparruan.

Hala ere, plana malgua eta irekia dela azpimarratu dute. Horrela, urtero ekintza berriak sortzen eta egiten joango dira. “Ekintza batzuk epe laburrekoak izango dira eta beste batzuk jarraipena edukiko dute. Urtero joango gara ebaluatzen. Urtea amaitutakoan baloratuko ditugu ekintzak, egoeraren arabera, noraino egin ahal izan diren”.

Zehaztu dutenez, Emakumea eta berdintasuna batzordea eragile nagusia izan da planaren egituran. Hilabetero, hileko lehen eguaztenean batzen da batzordea, eta urtarrileko batzordean aurkeztu zuten aurtengo plan operatiboa. IV. Berdintasun Plana burutzeko 30.000 euroko aurrekontua egongo da urtero, “apurka-apurka diru saila handitzen joateko ideiagaz”.

Lehen ekintzak. IV. Berdintasun Plana onartu bezain laster, jarduerak antolatzen hasi dira. Alde batetik, martxoaren 26ra bitartean Lekeitio eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen IV. azoka ospatuko da, aurten modu birtualean. Osasun egoera dela eta ezin denez fisikoki ospatu, birtualki antolatzea erabaki dute, emakumeen lana ikustarazteko.

Guztira, zortzi emakume sortzaile eta ekintzaileen lanak ikusi ahal dira: Fedora Berrino ekintzailearen lanak (BotxinChe),  Antigua Ibazetaren lanak (Lauky), Estrella Diaz de Teranen eskulanak (Chiquininas), Aurkene Pagaldai bitxigilearen lanak (Kenika – bitxigintza), Patricia Gutierrez baserritarraren produktuak (La Gilda del Norte), Idoia Gabantxoren arropak (GabRek), Toñi Ramosen lanak (Larruzko eskuak) eta Mari Carmen Moreno argazkilariarenak (IKU argazki estudioa). Lekeitioko Udalaren webgunean aurkitu daiteke guztien informazioa.

Bestalde, bihar [martxoak 16], emakumeei zuzenduta, Gure sexualitatea erdigunean hitzaldia emango da 18:00etan, Zoom plataformaren bidez. Hauek izango dira jorratuko diren gaiak: Plazerra zentrora! Sentitu, sensatu, zentzumenak landu; Desirak: eraikiak edo benetan desiatuak? eta Norberaren sexualitatearekin bat egiteko gakoak.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, lekeitioberdintasuna@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 662 429 368 telefono zenbakira deituta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.