Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Quincoces eta De Diego hamabigarren sailkatu dira Binakako Munduko Distantzia Luzeko Txapelketan

Mendexarrak esan du "oso gustura" ibili dela denboraldi honetako probarik "gogorrenean". Bestalde, Marta Ribagaz jokatuko du Bikotekako Espainiako Txapelketa, asteburu honetan.

Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/03/15

35. Pierra Menta edizio berezia izan da, Binakako Munduko Distantzia Luzeko Txapelketa lehiatu baitute. Horrez gain, egoerara egokitu dute mendi eskiatzaileentzat hain berezia eta kuttuna den lasterketa. Aurrekoetan ez bezala, lau etapetan egin ordez, bakarrean lehiatu dute, eta parte hartzaile gutxiagora mugatu dute. Hain zuzen, federazioen bidez zihoazenek bakarrik egin ahal izan dute.

Barikuan lehiatu zuten, eta Nahia Quincoces mendexarra eta Fatima de Diego madrildarra hamabigarren sailkatu ziren. Andorran lehiatutako Munduko Txapelketetan gertatu modura, Pierra Mentan ere, emakumezkoetan zein gizonezkoetan italiarrak izan dira nagusi. Emakumezkoen podiumean, Alba De Silvestro eta Giulia Murada italiarrak izan ziren onenak. Italiako selekzioko Ilaria Veronese eta Mara Martini sailkatu ziren bigarren, eta Frantziako taldeko Axelle Gachet-Mollaret eta Lorna Bonnel hirugarren.

Pierra Menta

Argazkia: Dymages

Denboraldi honetako probarik gogorrena izan da eurentzat. Etapa bakarra, baina oso luzea izan zen. Parte hartzaileek 31 kilometroko lasterketan, 3.600 metroko desnibelari aurre egin behar izan zieten. Bost ordutan burutu zuten lasterketa, eta Mendexakoak esan du “oso gustura” ibili zirela: “Egin ditugun beste lasterketak ez dira heldu bi ordura. Denboraldi honetan egin ditugunekin konparatuta, oso luzea izan da, baina, ibilbide oso polita egin zuten. Igoera eta jaitsiera pila bat eduki zituen, eta hiru zati oinez. Zati bat gailur-lerro batean zen, kit ferrata eroan behar izan genuen, eta sokan lotu”.

Ohituta daudenerako, igoerak zein jaitsierak oso desberdinak, oso luzeak direla zehaztu du: “Beste modu batera erregulatu behar da”. Quincocesek eta de Diegok ondo ulertu zuten elkar: “Oso ondo moldatu ginen”. Hasieratik ezarritako erritmoari eutsi zioten amaierara arte: “Jaitsiera zati batzuk konplikatu samarrak egon ziren. Baina, pozik aritu ginen. Luxua izan da aurten parte hartu ahal izatea”.

Hurrengoa, Espainiako bikotekakoa. Bikotekako Espainiako Txapelketa jokatuko dute domeka goizean [martxoak 21], Candanchun (Huesca, Aragoi). Quincoces Marta Riba katalanagaz ariko da. “Lasterketa asko egin ditut beragaz, lagun handia da, eta ondo pasatzera eta ahal den guztia egitera joango gara”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.