Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Garen hori' liburua aurkeztu du Ana Urkizak

Euskal balioen inguruan hausnartzeko eginda dago liburua. Euskal Herriko hamasei sortzaile eta aditu elkarrizketatu ditu ondarrutarrak balio horien inguruan hausnartzeko eta gogoeta egiteko.

Ana Urkiza 'Gare hori' liburuagaz, Donostiako Artzai Onaren Plazan. Argazkia: Elkar argitaletxea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/16

Ana Urkiza idazle ondarrutarrak Elkar argitaletxeagaz argitaratu duen Garen hori liburua aurkeztu du gaur [martxoak 16] Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Egileak azpimarratu duenez, argitaratu berri duen lana euskal balioen inguruan hausnartzeko eginda dago. “Balioen inguruan iruditzen zitzaidan ez zegoela behar beste eginda, edo behintzat ez zegoen eginda niri ezaguna zitzaidan besteko azterketarik; hori da nire buruari jarri nion erronka”.

Eta balio horien inguruan hausnartzeko eta gogoeta egiteko, hamasei sortzaile eta aditu eduki ditu konplize. “Ekarpen benetan berezi, onak, frankoak, freskoak eta nahikoa kritikoak direla esango nuke”. Alde batetik, zortzi sortzaile elkarrizketatu ditu, nor bere alorretik eta esperientziatik berbetan aritu dira. Elkarrizketa horiek osatzen dute liburuaren zati nagusia, eta horiei lehen lerroko komunikatzaileak diren beste zortzi adituren gogoetak gehitzen zaizkie. “Sortzaile eta aditu horiek elkarrizketatu ditut eta beraiei galdetu diet euren diziplina horretan zer balio eskaintzen dituzten edo azaleratzen dituzten, eta baita nitik gurako ibilbide hori ere nola bizi duten”.

‘Garen hori’ liburuaren aurkezpena. Ana Urkiza, erdian, liburuan elkarrizketatu dituen beste hainbategaz batera. Argazkia: Elkar argitaletxea.

Liburua idazteko idea galdera bakar batetik sortu zela adierazi du egileak. Honakoa zen galdera: zeintzuk dira euskal balioak? “Galdera horretara beste hiru galderatatik heldu nintzen. Eta abiapuntu hori hartuta, diziplina bakoitzeko sortzaile bat elkarrizketatu nuen. Sortzaile hauei lau gai nagusiri buruzko galdeketak egin nizkien”.

Hausnartzen aritu diren balio horiek bata bestearen atzetik ez direla zerrendatuta agertzen iragarri du Urkizak, baina bai agertzen direla. “Zortzi balio ateratzen dira guztien artean esandako horretatik: herri izateko borondatea; euskara eta euskal kultura; auzolana, kooperazioa, elkarlana, elkartasuna eta kooparatibismoa osatzen duen halako kontzeptu nagusi bat; ekintzailetza, berrikuntza eta erronka zaletasuna; lana; berdintasun politiko eta soziala; gastronomia; eta, azkenik, ahoztasuna eta bat-batekotasuna. Balio horiek ez dira behin agertzen, gurutzatuta ere agertzen dira”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.