Euskal balioen inguruan hausnartzeko eginda dago liburua. Euskal Herriko hamasei sortzaile eta aditu elkarrizketatu ditu ondarrutarrak balio horien inguruan hausnartzeko eta gogoeta egiteko.
Madrilen bizi den mutrikuarrak betidanik izan du idazteko zaletasuna, eta ogibidez informatikaria baldin bada ere, lehenengo eleberria kaleratu du: 'El colgante de rubi'.
Etxeko txikien gaixotasun eta istripuei zelan erantzun jakiteko hitzaldia eskainiko du Olatz Zarate lekeitiarrak eguenean [martxoak 18] 16:45ean, Lekeitioko Azkue Ikastolan. Hitzaldi irekia izango da, eta teoriaz gain kasu praktiko batzuk ere landuko dira.
1887an Maria Cristina erreginak Ondarroako herriari oparitutako oroigarria bulegoa zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke. Garaiko kontakizunetan oinarritutako hainbat material ere ipini dute erakusgai.
Ingurumena zaintzea eta elkartasuna batzen dituen erronka proposatu die udalak herritarrei. Martxoaren 27an gutxienez 300 kilo zabor batzeko erronka ipini dute, eta Ispasterko Udalak 500 euroko dohaintza egingo du Menke-Hennekam sindromearen ikerketarako.
Gaur [martxoak 16] goizean eman du izendapenaren berri Unai Rementeria Maiz Bizkaiko ahaldun nagusiak. Gaur arte, Lekeitioko Udaleko alkateorde eta zinegotzia izan da Antxustegi.
Herritarrek dokumentazioa beste administrazio batzuetara bidali ahal izango dute udalaren bitartez, horietara joan beharrik barik.
Akordioa sinatu dute Europako Batzordeak eta enpresa farmazeutiko horrek, eta hasieran adostu baino 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira uda aitzinetik Europako Batasunera.
Azken orduetan Berriatuan (1), Lekeition (1), Markina-Xemeinen (2) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte kasuak. AstraZeneca txertoari dagokionez, Jaurlaritzak esan du Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban emandako 52.760 dosietatik ez dela hauteman bigarren mailako ondorio larririk.
Saio batzuk hezkuntza ez formaleko hezitzaileentzei eta beste batzuk gurasoei zuzenduta egongo dira. Parte hartzeko ez da aurretik izenik eman behar.