Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maria Cristina erreginak Ondarroari oparitutako lehoia, turismo bulegoan

1887an Maria Cristina erreginak Ondarroako herriari oparitutako oroigarria bulegoa zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke. Garaiko kontakizunetan oinarritutako hainbat material ere ipini dute erakusgai.

Maria Cristina erreginak Ondarroako herriari oparitutako lehoia, Turismo Bulegoan. Argazkia: Ondarroako Udala.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/16

Azken urteotan Kalare Deuna kofradiako areto nagusiko sarreran egon den lehoia Ondarroako Turismo Bulegora lekualdatzea erabaki dute kofradiako eta udal ordezkariek. Kofradia zegoen eraikina eraisten ari dira egunotan, eta hori baliatuta, “herritar askorentzat hain ezezaguna” den oroigarria toki ikusgarriago batean ipini dute. “Alde batetik, jendaurrean erakusteko altxorra dela iruditzen zaigu eta, bestetik, Kalare Deuna arrantzaleen kofradiatik atera eta Kofradia Zaharrera mugitzeak ere sinbolismoa badaukala uste dugu; ziurrenik hemen egon zen lehoia Kalare Deuna eraiki baino lehen”, esan dute udal ordezkariek.

Ia 2 metroko altuera eta 2 metro pasatxoko zabalera duen karezko oroigarria ikusi nahi dutenek Turismo Bulegoa zabalik dagoen ordutegian egin beharko dute: martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gaineratu dutenez, lehoiarekin batera garaiko kontakizunetan oinarritutako hainbat material ere ipini dute erakusgai: besteak beste, Auñamendiko Entziklopedian jasotako pasarte bat eta falua (arraunean eramaten zen txalupa handi bat zen; izaera handiko pertsonak eramateko erabiltzen zen) nolakoa zen erakusten zuen ilustrazioa, Jose Mari Etxaburu Kamiñazpik Ondarroa’ko Abestiak liburuan jaso zituen Tiburtzio Urrosolok egindako bertsoak eta Augustin Zubikaraik Treineru Estropadak liburuan 1887ko irailaren 12an gertatukoari buruz jasotako kontakizuna.

Historia. 1887ko irailaren 12an, Bilboko portuko lanak amaitzear zeudela eta, Maria Cristina Espainiako erregina eta Alfontso haren semea Bilbora etorri ziren azken harria jartzera. Erreginaren aginduz, hamasei gazte ondarrutar joan ziren Bilbora, errege faluan Gregorio Zelaia patroiaren gidaritzapean arraun egin, eta Maria Cristina erregina eta haren gortea Getxotik Portugaletera lehenengo eta gero Bilboraino eramateko.

Erregina eta haren gortea eramateko ontziak urrezko lehoi bat zeukan brankan, eta ondarrutarren arraunketaz “mirestuta”, lehoiaren karezko erreplika bat oparitu zien ondarrutarrei. Lehoi hori Ondarroako hainbat kofradiatan egon da orduz geroztik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.