Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sexismoari eta pornografiari buruzko saioak antolatu dituzte Ondarroan

Saio batzuk hezkuntza ez formaleko hezitzaileentzei eta beste batzuk gurasoei zuzenduta egongo dira. Parte hartzeko ez da aurretik izenik eman behar.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/16

Hezitzaileei eta gurasoei bideratutako saio bereziak antolatu ditu Ondarroako Udalaren Hezkidetza Egitamoak. Alde batetik, Sexismoa eskolan eta aisialdian deritzon formakuntza saio bi eskainiko dituzte hezkuntza araututik haratago lanean aritzen diren hezitzaileentzako eta, bestetik, Zure seme-alabek pornoa ikusten al dute? familia eskolak antolatu dituzte gurasoentzako.

Hezitzaileei bideratutako saioei dagokienez, ordu eta erdiko saio bana eskainiko dute. Iragarri dutenez, saioek aforo mugatua edukiko dute eta osasun neurri guztiak hartuko dira; ez da izenik eman beharko. Herritarren ordutegietara egokitu ahal izateko, formakuntza egiteko bi egunetik bat aukeratu ahal izango da:

  • Martxoak 18, 10:00etatik 11:30era, Etxelilan.
  • Martxoak 24, 16:00etatik 17:30era, Etxelilan.

Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotziak azaldu duenez, herri hezkidetzailearen bidean landu beharreko gaietako bat da saioetan landuko dutena. “Oso garrantzitsutzat jotzen dugu eskola orduetatik kanpo, eguerdi zein arratsaldeetan burutzen diren ekintzetan izan dezakegun begirada. Hezkidetzaren betaurreko moreak txertatu behar ditugu hezkuntzaren esparru guztietan. Hezkidetzaren oinarrietan murgiltzea helburu, hezitzaile guztien artean, gure praktiketan topatzen ditugun egoerak aztertu eta hausnartuko ditugu, eta elkarrekin hauek gure gazteengan izan ditzaketen eraginak aztertu”.

Hezkidetza Egitasmoko hezitzaileek ohartarazi dutenez, bestalde, zenbait ikerketek gazteen pornografia kontsumoa gero eta goizago hasten da. Gaiari buruzko familia mintegiak martxoaren 24an eta 25ean eskainiko dituzte Etxelilan; saioak 17:30ean hasiko dira. Horietan parte hartzeko ez da aldez aurretik izenik eman behar, baina osasun egoera tarteko, aforoa mugatuta egongo dela azpimarratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.