Errigoraren eta Olasagastiren saskiak, HITZA zaleen esku
Olaia Urkiri Ibazetak eta Marian Eizagirre Ibarrak Errigoraren saskia eskuratu dute. Bestetik, Jolastu geugaz! lehiaketa Miren Gabiola Zabalak irabazi du; kontserba sorta bat lortu du.
HITZAk egindako Errigoraren bi saskien zozketan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko 200 harpidedun inguruk parte hartu zuten. Eta horien guztien artean Olaia Urkiri Ibazeta Mutrikuko bizilagunak eta Marian Eizagirre Ibarra lekeitiarrak izan ziren irabazleak. Eizagirreren kasuan, haren senarrak eta semeak jaso zuten saria–. Biek gustura jaso dute Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuekin osatutako saskia.
Zozketa horretan parte hartu zuten beste horrenbestek parte hartu dute baita ere hirugarren Jolastu geugaz! lehiaketan. Eta parte hartu eta galdera zuzen erantzun zutenen artean, Miren Gabiola Zabala amorotarra izan zen irabazlea; Gabiolak Markina-Xemeinen kokatzen den Olasagasti kontserba enpresaren produktu sorta jaso du Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu HITZAren zuzendariaren eskutik.
Asteon ere hainbat zozketa daude martxan. Beraz, animatu eta parte hartu!