Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ailegatu da berdela portuetara

Denboraldiko lehen berdel garauak asteon porturatu dituzte Ondarroan. Sarean arrantzatzen duten baxurako ontziek kostaldetik oso hurre sareratu dute arraina. Amuko ontziek, berriz, berdel nahian jarraitzen dute oraindik. Berdelaz gain, antxoa eta sardina ere lehorratu dituzte lonja berrian egunotan.

Ondarroako Urlapesca enpresako langile bat, berdel kaxa bategaz lonja berrian
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/18

Sasoiari dagokion legez, berdelez betetzen hasi dira portuak. Berez, otsailaren erdialdean eman zioten hasiera kanpainari, baina praktikan, oraintxe eman diote hasiera; sareetan antxoaren lekua hartu ostean ailegatu da berdela portuetara eta herritarren plateretara. “Oraingoz berdela sarean harrapatzen dutenak hasi dira arrantzan. Amuko arrantzan aritzen direnek aste guztia daramate berdel nahian baina oraindik ez dute zorterik eduki”. Kostaldetik oso hurre ari dira arrantzatzen. “Ondarroan arraina lehorraratzen ari direnak Lekeitio gainetik Ondarroa bitartera ari dira arrantzatzen”.

Denboraldiko lehen berdel garauak martitzenean [martxoak 16] lehorreratu zituzten Ondarroako lonja berrian, eta orduz geroztik, berdela deskargatzen jarraitzen dute. Zehazki, Getariako Pedro Jose ontziak porturatu zituen lehen berdel aleak. Guztira, 483 kaxa (5.000 kilo inguru) lehorreratu zituen 07:30eko bentarako. Tamainari dagokionez, tamaina “ederreko” arraina izan zela azpimarratu dute bentako arduradunek, kiloan hiruzpalau alekoa.

Kanpainako lehen egunean 60 tona berdel inguru lehorreratu zituzten Ondarroan

Denboraldiko lehen kiloak prezio onean saldu ziren, 3,50 eta 2,50 euro bitartean. “Denboraldiko lehen berdela zen, eta merkaturatzeko nahikoa ordu ona zenez,  prezio onean saldu zen”. Orduek aurrera egin ahala, gehiago ekarri zuten ontziek; 60 tona inguru porturatu zituzten. Egunaren amaiera hurreratu orduko, prezioak ere beheraka hasi ziren bentan; euro bat inguruan saldu ziren gero.

Kanpainako lehen bi egunetan berdel gutxi lehorratu badute ere, gaur [martxoak 18] dexente gehiago arrantzatu dute. “Egunero 30 ontzi inguru ari dira porturatzen Ondarroan. Gehienak Hondarribiakoak dira, eta tartean, Getariako eta Galiziako batzuk ere badaude. Gaur, ostera, Hondarribian eta Getarian lehorreratu dute askok. Eguraldia traketsa etorri daitekeela ikusirik, asko hozkailuak bete-bete eginda hango portuetara joan dira”. 

‘Abra de Aguiño’ ontziko marinelak, gaur goizean, sardina deskargatzen

Ondarroan ere lehen bentetako izarra berdela izan da. 10:00ak ordurako lehen orduetan porturatutako lehen 5.000 kaxak (55.000 inguru) salduta zeuden. 1,35 euro eta 1,10 euro bitartean saldu da kiloa.

Berdelaz gain, sardina eta antxoa ere porturatu dituzte egunotan. Oro har, tamaina txikiko antxoa ari dira arrantzatzen; kiloan 50 eta 60 ale bitartekoa. Prezioari dagokionez, kiloa, 2,5 euro eta 1,5 euro bitartean saldu da. Sardinari dagokionez, berriz, tamaina handiko arraina ari dira porturatzen, kiloan, 25 garau ingurukoa. Freskorako sardina prezio onean ari da saltzen: kiloa, 1,5 euro eta 1 euro bitartean.

Turruna. Bentako arduradunek HITZAri jakitera eman diotenez, laster konponduko dute turruna. Otsailaren hasieran hasi ziren martxan lonja berrian, eta ordutik ez da turrunik entzun herrian. “Hor dabiltza ipini nahirik. Akatsa non dagoen aurkitu dute, baina bere denbora beharko dute. Laster abian ipiniko dutela uste dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.