Hirugarren Mailan azken jardunaldia lehiatuko dute asteburuan. Aurrerak Urgatziren kontra jokatuko du Zaldupen. Apirilaren bigarren asteburuan hasita, ostera, jaitsiera kanporaketak lehiatuko ditu.
Tronbosiekin harremana edukitzea ukatu dute. Txertoaren onurak kalteak baino "askoz gehiago" direla gehitu du agentziak.
Ondorengoei mundu hobe bat uzteko euren ekarpena egiten ari dira Rosa Morales eta IƱaki Plaza. Plastikoari uko egin diote, eta aukera ekologikoagoekin ordezkatu.
Aparkalekuko zuloak estali eta behegainea berdintzeko astebete inguru beharko dute. Lanen bigarren faseari urte amaieran ekingo diote; orduan asfaltatuko eta urbanizatuko dute gunea.
Denboraldiko lehen berdel garauak asteon porturatu dituzte Ondarroan. Sarean arrantzatzen duten baxurako ontziek kostaldetik oso hurre sareratu dute arraina. Amuko ontziek, berriz, berdel nahian jarraitzen dute oraindik. Berdelaz gain, antxoa eta sardina ere lehorratu dituzte lonja berrian egunotan.
Galdetegiak banatu dituzte etxez etxe, eta internet bidez ere erantzuteko aukera egongo da. Galdetegiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 26a izango da.
Aurkezpen ekitaldia domekan [martxoak 21] egingo dute, 16:00etan, Goiko Plazan. Besteak beste, plastikoarekin egindako goitibehera sinbolikoa aurkeztuko dute.
Zapatuan egingo dute mobilizazioa, 13:00etan, Itsasaurre plazan.
Barikuan [martxoak 19] proiektatuko dute ikus-entzunezkoa. Saio bi eskainiko dituzte, 17:00etan eta 19:00etan. Egileek eta Zabalzaren senideek diote dokumentalak torturaren kutxa berriro irekitzea lortu duela
Azken orduetan Ondarroan (5), Mutrikun (2) eta Lekeition (1) erregistratu dituzte kasuak. Horren ondorioz, Lekeitio eta Mutrikuko intzidentzia tasek gora egin dute. Neurriak zorroztearen aurka agertu da Urkullu, betiere orain indarrean daudenak "zorroztasunez" betetzen badira.
Urtero modura, uztailean eta abuztuan egingo da erakusketa. Alor ezberdinetako artistek parte hartu dezakete.
Txertatzea ez da beharrezkoa izango agiria eskuratzeko, nahikoa izango da PCR bat. Zenbait gobernu eta eragile kexu dira: uste dute goizegi dela turismoari ateak irekitzeko.