Motxiladun umeen egoera salatzeko elkarretaratzea, Ondarroan
Zapatuan egingo dute mobilizazioa, 13:00etan, Itsasaurre plazan.
Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izango da zapatuan [martxoak 20], eta horren harira, motxiladun umeen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan. Irati Gurasoekin Euskal Herrira eta Sare plataformek deituta, hain zuzen, motxiladun umeak dauden herrietan Plazak bete, motxilak hustu lelopean elkarretaratzeak egingo dituzte, tartean, Ondarroako Itsasaurre plazan; 13:00etan ipini dute hitzordua.
Mobilizazioen antolatzaileek azpimarratu dutenez, Euskal Herrian 88 motxiladun ume daude, horietako hiru, Ondarroan. Etxetik urrun dauden euskal presoen seme-alaben egoerari konponbidea emateko eskaria eta espetxe politika berri baten aldeko aldarria kalera aterako dituzte zapatuan.