Eguaztenean AstraZeneca txertoa jartzeari berrekingo diote
Sendagaien Europako Agentziak tronbosien eta txertaketaren arteko harremana ukatu badu ere, onartu du "kasu oso arraroak" aztertu dituela: "Aztertuko dugu ea paziente horiek tronboak sorrarazten dituzten osasun baldintzak dituzten".
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak esan du eguaztenean [martxoak 24] ekingo diotela berriro AstraZeneca txertoa jartzeari. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ere ziurtatu du prest dagoela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan txertatzearen erritmoa berreskuratzeko.
Sendagaien Europako Agentziak tronbosien eta txertaketaren arteko harremana ukatu badu ere, onartu du “kasu oso arraroak” aztertu dituela. Eskura izan duten informazio guztiak kontrakoa azaldu badu ere, ikertzen jarraituko dutela esan dute. “Aztertuko dugu ea paziente horiek tronboak sorrarazten dituzten osasun baldintzak dituzten”, azaldu du EMAko segurtasun kontroleko buruak.