Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko eskariagaz dator aurten Arnasa Gara kanpaina

Martxoaren 22tik maiatzaren 16ra egingo dute kanpaina. Astero bideo bat zabalduko dute, sare sozialetan eta ohiko mezularitza aplikazioetan. Kanpaina amaitzen denean, Uemako kide diren udalerrietan bideoak aurkeztu eta tailer moduko hausnarketa saioak egingo dituzte.

euskara Arnasa Gara kanpainaren aurkezpena. Argazkia: UEMA.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/19

Orain dela bi urte egin zuten Arnasa Gara kanpaina, eta aurtengo bigarren fasean, kanpainak bi helburu ditu: arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia gogoraraztea eta herritarren hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa bultzatzea. “Herritarrak kontzientziatzera dator kanpaina hau, egunerokoan euskara nola erabiltzen dugun eta zernolako ohiturak ditugun hausnartzeko”, esan du Silvia Marañon Etxarri Aranazko alkateak. Herri horretan aurkeztu dute kanpaina Udalerri Euskaldunen Mankomuniatateak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.

Zortzi bideo izango dira kanpainaren ardatz, eta datorren astetik aurrera astero bideo bat zabalduko dute, sare sozialetan eta ohiko mezularitza aplikazioetan. “Bideo hauek zerbait erakusten badute, hizkuntza ohiturak inertziaz errotuta ditugula da, eta horiek iraultzeko gure hizkuntzaren eta euskararen egoera soziolinguistikoaren inguruko hausnarketa eta pedagogia beharrezkoa dela. Horretan eragin nahi dugu bideo hauekin, eta bideo hauek zabaltzen bidelagun izango ditugunekin”, azaldu du Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak.

Uemako lehendakariak gogoratu du arnasguneen aitortza eta arnasguneak sendotzea Uemaren izaeraren oinarrian dagoen zerbait dela eta, beraz, Arnasa gara kanpaina “bereziki garrantzitsua” dela Uemarentzat

Bideoak zabaltzeko, Euskal Herriko aktoreak, musikariak, kazetariak eta kirolariak izango dituzte lagun, eta horiekin Internet bidezko elkarrizketak ere izango dira astero sare sozialetan, bideoek lantzen dituzten gaien inguruan. Hain zuzen, Berria egunkariaren eta Arnasa Gara kanpainaren Instagram kanaletan ikusi ahal izango dira elkarrizketak. Ondokoak izango dira elkarrizketatuak: Ander Lipus markina-xemeindarra, Ainhoa Etxebarria ondarrutarra eta Iratxe Urkiaga lekeitiarra, Eñaut Elorrieta, Antton Telleria, Aitziber Garmendia, Sambou Diaby eta Erika Olaizola.

Kanpaina zortzi aste eta gero amaituko da, maiatzaren 16an. Orduan, Uemako kide diren herrietan zortzi bideoak aurkeztu eta tailer moduko hausnarketa saioak ere egingo dituzte. Era berean, Uemako kide diren herrietako eskoletan lantzen duten hezkuntza proiektuaren baitan ere bideo horiek erabiliko dituzte aurrerantzean, soziolinguistika edukiak eta hizkuntza ekologia eskoletan lantzeko prestatuta dituzten unitate didaktikoetan. Mutriku eta Lea-Artibaiko bederatzi udalerri hauek daude Ueman: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.

Bingen Zupiria: “Kanpaina hau arnasguneei euskararen biziberritze prozesuan duten garrantzia eman eta zaintzen jarraitu nahi duen programa bat da”

Uemako lehendakariak gogoratu du arnasguneen aitortza eta arnasguneak sendotzea Uemaren izaeraren oinarrian dagoen zerbait dela eta, beraz, Arnasa gara kanpaina “bereziki garrantzitsua” dela Uemarentzat: “Uemak urte askoan esan eta aldarrikatu duena gaur egun hainbat erakunde publikok ere onartzen eta zabaltzen dutela ikustea ederra da”. Kanpainak “eredugarritasuna, elkarlana eta herritarren kontzientziazioa” batzen dituela azpimarratu du. Eredugarritasunari dagokionez, erakunde publikoak eredugarri izatea ezinbestekotzat jo du, herritarren hizkuntza ohituretan eragin ahal izateko: “Guk euskaraz egiten badugu, herritarrak ere bideratuko ditugu horretara. Bideo hauek horren inguruan hausnartzeko ere bidea ematen dute. Gurasoen rolen inguruko hausnarketa ere ageri delako, besteak beste”.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak ere elkarlanaren garrantzia eta herritarren kontzientziazioan eragiteko beharra nabarmendu ditu. Haren hitzetan, ekimen hau arnasguneei “euskararen biziberritze prozesuan duten garrantzia eman eta zaintzen jarraitu nahi duen programa bat da”. Euskararen Agenda Estrategikoan ezarrita dagoen modura, Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren egitekoetako bat dela zehaztu du: “Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea. Eta helburu hori erdiesteko bidea da guretzat programa hau”. Bide horretan, hizkuntza politikaren arloan erakunde desberdinen artean ematen den lankidetza ere azpimarratu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.