Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AstraZenecaren txertoa 18 eta 65 urte artekoei ematea adostu dute

Oxfordeko Unibertsitateak eta AstraZeneca enpresak sortutako txertoak %79ko eraginkortasun maila du COVID-19aren sintomak prebenitzeko, eta ospitalizazioa eragiten duten sintomarik larrienei aurre egiteko, berriz, %100eko babesa ematen du.

Ion Orzaiz (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/22

Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du AstraZenecaren txertoa adin tarte gehiagotara zabaltzea: aurrerantzean, 18 eta 65 urte artekoei ematea proposatu du, La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez. Hartara, Oxford-AstraZenecaren sendagaia emango zaie 65 urte artekoei, eta Pfizer eta Moderna enpresenak erreserbatuko dituzte, ostera, adin horretatik gorakoentzat eta bestelako patologiak dituzten gaixoentzat.

Osasun Publikoko Batzordearen irizpidea eztabaidatuko dute Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan, eta han berretsi beharko dute erabakia. Bertan parte hartuko dute Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, besteak beste. Zenbait erkidegok eskatua dute adin muga guztiak ken dezatela, AstraZenecaren txertoa edonori jarri ahal izateko.

Nazioarteko ikerketa. Oxfordeko Unibertsitateak eta AstraZeneca enpresak sortutako txertoak %79ko eraginkortasun maila du COVID-19aren sintomak prebenitzeko, eta ospitalizazioa eragiten duten sintomarik larrienei aurre egiteko, berriz, %100eko babesa ematen du. Erresuma Batuko farmazia konpainia ondorio horretara iritsi da, AEBetan, Txilen eta Perun ikerketa bat egin ostean.

Zehazki, adin tarte guztietako 32.449 boluntariok parte hartu dute ikerketaren hirugarren fasean, eta, horietatik, 141 kasutan azaleratu ziren COVID-19aren sintoma arinak, eta inork ez zuen ondorio larririk pairatu. 65 urtetik gorakoen kasuan, gainera, txertoak %80ko babes maila eskaintzen duela nabarmendu du AstraZenecak.

Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban eguaztenean [martxoak 24] berrekingo diote AstraZeneca txertoa jartzeari.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.