Mobilizazioak deitu dituzte martxoaren 25erako; Lea-Artibai mailan Ondarroan egingo dute manifestazioa. Pandemia garaian hezkuntza sistemaren arazo estrukturalak areagotu egin direla salatu nahi dute ikasleek.
Sindikatuak dio Mutrikuko Udaltzaingoaren lantaldea txikia dela baina udalak ez duela nahi udaltzain gehiago kontratatu. Esanek gaineratu du arreta jarri nahi dutela bikoteka lan egiteko dagoen premian.
Hasieran txapeldunekin lehia polita eduki zutela azaldu du mendi eskiatzaile mendexarrak.
Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulian eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsieran azkarrenak izan dira. Duela urte bi uretaratutako traineruak denboraldi-aurrea bikain hasi dutela azpimarratu du Koldo Azpiazu Ondarroa Arraun Elkarteko presidenteak.
Azken osoko bilkuran ia 400.000 euroko kreditu aldaketa onartu zuen udalak inbertsioetarako; diru kopuru horretako zati bat gasolindegi zaharraren eraikina berriztera bideratuko dute.
Kalte materialak handiak izan badira ere, inor ez da zauritu. Suteak Dongre eraikineko egituran kalte nabarmenak eragin ditu, eta ziuraski, eraitsi egin beharko dute.
Lan arloan ematen den prekarizazioak ondorio lazgarriak dituela azpimarratu dute. Hamabi dira, urte hasieratik Euskal Herrian hildako beharginak.
Kontzertuak barikuan [martxoak 26] izango dira, eta doako gonbidapena eskatu behar da. Hemen gonbidapena eskatzeko lotura.
Hirugarren Mailaren azken jardunaldian, Aurrerak 4-1 irabazi dio Urgatzi KKri. Amaitu berri duten ligaren lehen fase honetan, 20 puntu bildu ditu talde ondarrutarrak, eta zortzigarren sailkatu da.
Oxfordeko Unibertsitateak eta AstraZeneca enpresak sortutako txertoak %79ko eraginkortasun maila du COVID-19aren sintomak prebenitzeko, eta ospitalizazioa eragiten duten sintomarik larrienei aurre egiteko, berriz, %100eko babesa ematen du.
Eguenetik domekara bitartean Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehienak (8); Markina-Xemeinen (4), Lekeition (1), Mutrikun (1) eta Aulestin (1) ere erregistratu dituzte. Joan den aste osoan 35 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 11 kasu gehiago, eta duela hiru aste baino bat gehiago.
Marierrota ere berriro irekiko dute eta Santa Katalina Itsasargiak ere bisitak jasoko ditu.