Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bi bandera irabazi ditu asteburuan Ondarroako emakumezkoen traineruak

Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulian eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsieran azkarrenak izan dira. Duela urte bi uretaratutako traineruak denboraldi-aurrea bikain hasi dutela azpimarratu du Koldo Azpiazu Ondarroa Arraun Elkarteko presidenteak.

Ondarroako emakumezkoen traineruko arraunlariak, Portugaleteko banderagaz. Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/22

Estropadaz estropada ibili dira azken egunetan arraunlariak. Traineruetan, esaterako, jokoan egon diren bi banderak irabazi ditu Ondarroako emakumezkoen traineruak. Duela urte bi uretaratutako traineruak garaipenak pilatzen jarraitzen du, eta ez edonola ere, nagusitasun osoagaz irabazi dituzte Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulia eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsiera.

Barikuan [martxoak 19] eskuratu zuten lehen bandera, Bilboko uretan. 23.37,21 denborarekin nagusitu ziren ondarrutarrak, eta bigarrenari (Deustu A) 22 segundoko abantaila atera zioten. Isuntzako emakumeek ere estropada ona egin zuten; hirugarren amaitu zuten proba (24.37,66).

Eguraldi oso txarra bazegoen ere, euriari eta haize bolada hotzei aurre egin eta estropada ona egin zuten ondarrutarrek. Lehen palakadetatik martxa ona hartu zuten, eta aurretik irten zuten Isuntza eta Deusto B mendean hartzeko gai izan ziren. “Hasiera bikaina egin zuten, eta gutxika aldea handitzen joan ziren. Aurretik irtenda zegoen Deusto B laster harrapatu zuten, eta Isuntzari ere helmugara ailegatu baino arinago aurrea hartu zieten”, azaldu du Koldo Azpiazu Ondarroa Arraun Elkarteko presidenteak.

Ondarroako emakumezkoen traineruko arraunlariak, banderagaz eskuetan. Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea.

Domekan [martxoak 21] lehiatu zen Portugaleteko Traineru Jaitsiera ere nagusitasun osoagaz irabazi zuen Antiguako Ama-ko emakumeen traineruak. 16.50,00 behar izan zuten proba amaitzeko, Lutxana bigarren sailkatuak baino 13,9 segundo gutxiago. Ondarrutarrek bizkor irten zuten hasieratik, eta erritmo horri eustea lortu zuten helmuga igaro arte. Denboraldi-aurrea bikain hasi dutela azpimarratu du presidenteak. “Taldeari motibaziorik ez zaio falta, baina denboradi-aurrean emaitza onak izateak lagundu egiten du datorren denboraldia motibazioz beteta hasteko”.

Gizonezkoen kategoria. Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulian bertoko gizonezkoen hainbat traineruk ere parte hartu zuten. Ondarroa izan zen bertoko ordezkarien artean azkarrena. “Gu baino talde sendoagoen aurretik helmugaratu ginen, eta hori oso garrantzitsua da guretzat”. Antiguako Ama-ko arraunlariek estropada bikaina egin zuen, eta hirugarren amaitu zuten sailkapenean (22.31,27), Zierbenaren (22.18,08) eta Santurtziren (22.19,04) atzetik, hurrenez hurren. Mutrikuk ere parte hartu zuen lehian; 10. postuan amaitu zuen (25.09,19).

Domekan, gainera, Oriaren 26. Traineru Jaitsiera ere jokatu zuten Ondarroako eta Mutrikuko gizonezkoek. Ondarroak 6. amaitu zuten (19.43.39) eta Mutrikuk 16. postua (20.49,15) eskuratu zuen. Gizonezkoetan Hondarribia izan zen azkarrena eta emakumezkoetan Donostia Arraun Lagunak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.