Elkarretaratzea egin dute Ondarroan, motxiladun umeen eskubideen defentsan
Plazak bete, motxilak hustu lelopean elkarretaratzea egin zuten zapatuan [martxoak 20] Ondarroan. Etxetik urrun dauden euskal presoen seme-alaben egoerari konponbidea emateko eskaria egin zuten Itsasaurren batu zirenek. Besteak beste, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu zuten, horien seme-alabei errepidean ibiltzeak suposatzen dien arriskuak baztertzeko.